Israelgo sukaldaritza ezagutzeko jardunaldiak suspenditu dituzte
Udalak eta Ostalaritza Elkarteak Hondarribiko hainbat jatetxerekin antolatutako Israelgo sukaldaritza ezagutarazteko jardunaldiak sortutako kontrako iritzien ondorioz, Ostalaritza Elkarteak jardunaldiak bertan behera uztea erabaki du. Hainbat elk...
Udalak eta Ostalaritza Elkarteak Hondarribiko hainbat jatetxerekin antolatutako Israelgo sukaldaritza ezagutarazteko jardunaldiak sortutako kontrako iritzien ondorioz, Ostalaritza Elkarteak jardunaldiak bertan behera uztea erabaki du.
Hainbat elkarte, erakunde eta norbanako biltzen dituen Euskal-Herria Palestina Sareko kideak elkartu dira gaur eguerdian Udaletxeko arkupetan. Jardunaldien aurka azaldu dira Palestinaren aurkako zapalkuntzari aurre egin nahaian. Gainera, Israelekiko boikota aldarrikatu eta Palestinarekiko zubiak eraikitzea eskatzen duen elkartasunez manifestua sinatu zuten hainbat eragilek bat egin dute deialdiarekin. Ozen azaldu dute sukaldaritzaren edota kulturaren mozorroa jantzita sionismoak nola garbitu nahi duen aurpegia, Palestinaren aurkako genozidioarekin inpunitatez jarraitzeko.