
Hiria sortzen lagundu duten ixilpeko emakumeen ahotsak entzunarazi nahi ditu Irungo Bilgune Feministak emakumearen nazioarteko egunean. Emakumeak ere hiria sortzen dugulako. Emakume piztu zaitez leloa aukeratu dute horretarako.”Orain gutxi arte hiriko kale izendegiak soilik hiru emakumeren izenak jasotzen” zituela gogoratu zuen Bilguneko kide Oihana Llorentek atzo eguerdian Zabaltza plazan eginiko agerraldian. Taldeak artxiboan egindako lanari esker Clara Campoamorrek, Dolores Salisek eta iñudeek haien kalea izango dute Oinaurre eremuan hemendik gutxira. “Ahazturatik berreskuraturiko hiru izen” direla esan zuen Llorentek, baina beste “emakume askoren aportazioa, ixilean” geratu da. Horiek omendu nahi ditu Bilgune Feministak hilaren 8an Luis Mariano plazan antolatuko duten erakusketan. Eta elkartearen eguneroko aldarrikapeetako bat presente izango dute heldu den asteartean ere. Miren Lantzek gogoratu zuen oraindik badirela “beldurra eta segurtasun eza eragiten duten puntu beltzak”. Bilguneak bi urte daramatza hainbat eragilerekin elkarlanean puntu beltz horiek mapan kokatzen, eta lan hori ere erakutsiko dute hilaren 8an Luis Marianon. Martxoaren 8aren aurreko eta ondoko larunbatetan aldarrikapena eta festa elkartuko dituzte. Aste honetan mozorro babarrun jana prestatuko dute, eta hilaren 12an festa ibiltaria. Martxoak 5, larunbata. 12:00etan bertso poteoa Aiala Martin eta Manu Goioaga bertsolariekin. Ondoren mozorro babarrunjana. Bazkalostean karaokea eta zozketa. Haurtzaindegi zerbitzua jarriko dute. Martxoak 8, asteartea. Emakumeok ere hiria sortzen [...]

Azken Portuko bazkideek ezingo dituzte kiroldegiko igerilekuak erabili larunbatean eta igandean, hilak 5 eta 6, kirol lehiaketak burutuko direlako. Hain zuzen ere, infantil mailako Euskal Herria Igeriketa txapelketa eta water-polo partida bat antolatu ...

San Juan harria plaza azpiko lanak ezagutzeko hiru bisita gidatu berri antolatu ditu udalak. Alkatearen ustez “Obrek interes handia piztu dute, bai tamainagatik baita iraupenagatik ere, baina ez da erreza haiei buruzko iritzi bat izatea, ez behin...

Abaraxka Udal Ludotekako kideek zirkuaz, Inauteriez eta zinemaz gozatzeko aukera izango dute etzi eta datorren astean. Etzi ostirala zirku ikuskizuna izango dute; Inauteri festa, berriz, astelehenean egingo dute, eta datorren ostegunean 3, 2, 1 akzioa!...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Udala. Gaia: Ekialdebus. 11:30ean: Xanet Arozena. Gaia: pasa den asteazkeneko plenoa. 12:10ean: Metaziyan bila atala. 13:15ean: Kirolez blai! Gonbidatuak: Girizia Mendi Elkarteko Itziar Iñarr...

Ehun urte beteko dira aurten martxoaren 8a emakumearen eguna izendatu zutenetik. Atzo udaletxean eginiko prentsaurrekoan Ongizate zinegotzi Cristina Labordak heldu den astearte eta asterako Irunen antolatu diren ekitaldiak aurkeztu zituen. Bere ondoan Bidasoa Bizirikeko Goizane Alvarez eta hiriko lau emakume taldeetako ordezkariak eseri ziren: Gaurko Andreak, Argoiak, Uxoa eta Romi elkartea. Cristina Labordak azken ehun urteetan emakumeen eskubideen aldeko defentsan lortutakoak goraipatu zituen, baina “egiteke asko falta” delako kexu agertu zen: “lorpenengatik ospatzeko eguna da, baina lortu ez direnak aldarrikatzeko ere”. Atzera begira eginez, “emakumearen lan produktibora inkorporatzea lorpen handia esan dela. Soldaten parekatzea egungo erronketako bat da bere ustez. Horren harira, Bidasoa Bizirikek Emakumea eta enplegua Irunen ikerketa kaleratuko du egunotan. Ikuspuntu beretik atzo komunikabideen aurrean agertu ziren lau elkarteetako gazteenak, I-Romi elkarteak, Emakume ijitoak eta etxetik kanpo lan egitea izenburuko bilkura antolatu dute martxoaren 11n Jose Egino kaleko egoitzan, 10:00etik aurrera. Iaz sortu zen I-Romi elkartea. Adela Alaiak onartu zuenez, “guri gertatu ez zitzaiguna haiei ez gertatzeko, horretarako lan egiten dugu emakume gazte romaniekin”. Asteazkenero bezala, Argoiakek hitzaldia antolatu du gaurko, 17:00etan. Maribel Sansebastianek emakumearen egunari buruz gizonek pentsatzen dutena hizpide izango du. Datorren astelehenerako Gabriel Celayari egingo dioten omenaldia aurkeztu zuen Txaro Ramosek. Eta hilaren 16rako Arantza [...]