Irun eta Donostia artean lau autobus linea berri daude gaurtik
Gaur abiatuko dira Ekialdebus, Bidasoa eta Oarsoaldea Donostiarekin lotuko dituen autobus sareko emakida berria. Iruni dagokionez, Ibaetako kanpusera autopistatik doazen bi autobus lineaz gain, beste bi lotura berri daude Irun eta Donostiako Gipuzkoa plazaren artean, bat Hondarribian abiatzen dena, eta beste bat Irun erdialdean jaiotzen dena. Gainera, lehengo linea gehienek ordutegi aldaketak izan dituzte. Hiritarren Harremanetarako ordezkari Maite Cruzadok “oso positiboki” balporatzen ditu aldaketak: “Irun eta Donostia arteko loturak zabalzeaz gain, aldikotasunean eginiko hobekuntzei esker, hiri eta hiriarteko ibilbide batzuen arteko konexioak erreztuko ditu”, adierazi du. Irun erdialdetik abiatzen diren linea berriak E24: Irun-Ibaeta zuzenean autopistatik. Lanegunetan soilik. Aldikotasuna orduro, 07:15etik 20:15era. Irungo geltokiak: Gipuzkoa etorbidea, Colon 42, Aduana 27, La Salle, Buenos Airen, Katea, Arakistain eta autopistarekin lotura. Abuztuan ezik. E26: Irun-Donostia, N-1etik. Hondarribitik. 06:30etik 19:30era orduro, + 20:35ean eta 21:40ean (igande eta jeiegunetan lehena 07:30ean). Donostiatik 06:00etatik 21:00etara orduro. Irungo geltokiak: Gipuzkoa etorbidea, Colon 42, Aduana 27, La Salle, Buenos Airen, Katea, Arakistain, Gaintxurizketa. Hondarribitik datozen linea berriak E20: Hondarribia-Ospitala-Donostia, N-1etik. Hondarribitik 06:30etik 19:30era orduro, + 20:35ean eta 21:40ean (igande eta jeiegunetan lehena 07:30ean). Donostiatik 06:45etik 21:45era orduro, + 22:15ean (igande eta jaiegunetan lehena 8:45ean). Gauez Hondarribitik 22:30etik 0:30era orduro, eta Donostitik 22:45etik 00:45era orduro, eta 01:15ean. (ostiralean [...]
Gaur abiatuko dira Ekialdebus, Bidasoa eta Oarsoaldea Donostiarekin lotuko dituen autobus sareko emakida berria. Iruni dagokionez, Ibaetako kanpusera autopistatik doazen bi autobus lineaz gain, beste bi lotura berri daude Irun eta Donostiako Gipuzkoa plazaren artean, bat Hondarribian abiatzen dena, eta beste bat Irun erdialdean jaiotzen dena. Gainera, lehengo linea gehienek ordutegi aldaketak izan dituzte. Hiritarren Harremanetarako ordezkari Maite Cruzadok “oso positiboki” balporatzen ditu aldaketak: “Irun eta Donostia arteko loturak zabalzeaz gain, aldikotasunean eginiko hobekuntzei esker, hiri eta hiriarteko ibilbide batzuen arteko konexioak erreztuko ditu”, adierazi du.
Irun erdialdetik abiatzen diren linea berriak
- E24: Irun-Ibaeta zuzenean autopistatik. Lanegunetan soilik. Aldikotasuna orduro, 07:15etik 20:15era. Irungo geltokiak: Gipuzkoa etorbidea, Colon 42, Aduana 27, La Salle, Buenos Airen, Katea, Arakistain eta autopistarekin lotura. Abuztuan ezik.
- E26: Irun-Donostia, N-1etik. Hondarribitik. 06:30etik 19:30era orduro, + 20:35ean eta 21:40ean (igande eta jeiegunetan lehena 07:30ean). Donostiatik 06:00etatik 21:00etara orduro. Irungo geltokiak: Gipuzkoa etorbidea, Colon 42, Aduana 27, La Salle, Buenos Airen, Katea, Arakistain, Gaintxurizketa.
Hondarribitik datozen linea berriak
- E20: Hondarribia-Ospitala-Donostia, N-1etik. Hondarribitik 06:30etik 19:30era orduro, + 20:35ean eta 21:40ean (igande eta jeiegunetan lehena 07:30ean). Donostiatik 06:45etik 21:45era orduro, + 22:15ean (igande eta jaiegunetan lehena 8:45ean). Gauez Hondarribitik 22:30etik 0:30era orduro, eta Donostitik 22:45etik 00:45era orduro, eta 01:15ean. (ostiralean ezik). Irungo geltokiak: Mendelu, Gibanako, Ospitala, Arakistain…
- E23: Hondarribia-Ibaeta zuzenean autopistatik. Lanegunetan soilik. Aldikotasuna orduro, 6:45etin 18:45era. 20:00etan ere badago. Irungo geltokiak: Mendelu, Gibanako, Ospitala, Arakistain…. Abuztuan ezik.
Irun eta Hondarribia arteko loturak
- E25: Hondarribia-Irun Kostatik eta aireportutik. Aldikotasuna 06:00etatik 07:00etara 30 minuturo, eta 07:00etatik 21:00etara 10 minuturo, eta 21:20etik 22:40era 20 minuturo. Larunbat, igande eta jaiegunetan 07:00etatik 09:00etara 20 minuturo, eta 09:15etik, 23:00etara 15 minuturo. Lehen autobusa 6:00etan, eta azkena 22:40etan. San Juan plazako lanak amaitu arte azken geltokia Dunboako anbulategian du.
- E22: Hondarribia-Txingudi merkataritza gunea. Astegunetan soilik, Irun erdialdetik. Lehena 8:25ean, eta ondoren 09:35etik 20:35era orduro, eta 21:30ean eta 21:55ean. Txinguditik 10:05etik 21:05era orduro, eta 22:00etan eta 22:30ean.
Gaueko lineak
- E78: E25 linearen gaueko zerbitzua. Aireportutik larunbatetan (udan ostiraletan ere). Aldikotasuna: 60 minutu. Lehen irteera Hondarribitik 23:30ean eta azkena 5:30ean. Irundik lehena 23:00etan eta azkena 6:00etan.
- E77: Hondarribia-Irun-Errenteria-Pasaia-Donostia. Gaueko zerbitzua uztailan, abuztuan eta irailan, ostiraletan eta larunbatetan. Aldikotasuna bi ordukoa. Lehen autobusa Hondarribiatik 22:45ean eta azkena 4:45ean. Donostiatik 23:45ean lehena eta 5:45ean azkena.

