Salto eta Brinko pailazoen ikuskizunaz gozatu ahal izango dute txikiek, etzi, 17:00etatik aurrera, Meipin. Pailazoez gain, askaria eta puzgarriak ere izango dira. Hilean behin antolatzen ditu haurrentzako jarduerak Bixi-Bixi elkarteak, …ta ostira...
Ricardo Martinezek irabazi du Antxoko Galepertarrak elkarteak antolatutako ehiza txapelketa. Juan Jose Subtil izan zen bigarren eta Ibon Cuevas hirugarren.
Pirata festa antolatu dute etzirako San Pedroko Mater ontzian, Inauteriak ospatzeko. 14 urtetik berako neska-mutilentzako festa izango da, 17:30ean hasi eta 19:30ak arte iraungo duena. Askari pirata egingo dute festara biltzen diren haurrek eta baita a...
Pilotako Gipuzkoako Txapelketan, Gazte Mailan, aurpegiaren bi txanponak izan dira asteburuan EPLEko bi taldeak. EPLE 1 ez da oso fin ibili, eta 12-18 galdu du Zestoaren kontra. EPLE 2k, berriz, Mundarro gailentzea lortu du 17-18.
Ereintzak ezin izan zuen larunbatean Arrate gailendu, eta 29-25 galdu zuen Eibarren. Bi puntuak poltsikoratu gabe, lehen postuetatik pixka bat urrundu da, eta liderrarengandik bi garaipenetara dago. Asteburuan, Amazsa Urdaneta izango du aurrez aurre.
Touringek partida bikaina jokatu zuen larunbatean Fanderian, eta emaitza horren erakusle da: 5-1 gailendu zitzaion Mariño Irungo taldeari. Lehenengo zatiak protagonista nagusi bat izan zuen: Gorka Guemes. Berak sartu zituen lehenengo hiru golak. Atsed...
OiartzunBaik ezker abertzaleko gobernuaren jarrera salatu du, Atamitxeko “hirigintza pilotakada” baimentzeagatik. “Lurraren balioa izugarri handitu du kargarik gabeko 35 etxebizitza libre eraikitzeko, promotore bakar baten mesedetan”, kritikatu du. Hala, pasa den asteazkeneko udalbatzarrean gai honi buruz esandakoa argitu du OBk. Taldearen ustez, Ugaldetxoko auzoari inolako onurarik egingo ez dion operazio bat baimentzen ari da gobernua: “Plenoan Arau Ordezkatzaileen aldaketa puntual bat onartu zuen, arauak oraindik garatzen hasi gabe daudenean; promotore bakar baten alde egin den operazio honek hirigintzako eta planeamenduko irizpide guztien aurka egiten du. Ez dio ezer ekartzen auzoaren biziberritzeari, errekaren ingurua inbaditzen du, ez du babestutajko etxebizitzarik hartzen bere baitan eta ez du auzoak dituen trafiko arazorik konpontzen”. Era berean, aldaketa hori egiteko interes publikoari buruzko txostena eskatu zuen OBk udalbatzarrean: “Gobernuak ezezkoa eman zigun, bere ustez ez delako beharrezkoa”. OBren ustez, era horretako hirigintza operazioek ez diote ezer onik ekartzen auzoari eta gainera zerbitzu publikoak izugarri garestitzen dituzte. Lanbarren handitzearen aurka Bestalde, Lanbarren industrigunea handitzearen aurka daude OBko kideak, ez baitu bermatzen auzoetan dauden enpresak hara eramango direnik eta “helburu nagusia horrek izan behar luke”. OBk udalbatzarrean esan zuenez, “Lanbarrengo industriagunea handitzea Cadarso, Hormigones Oiartzun, Dorronsoro eta Castelruiz bertara eramatera baldintzatuta zegoen aurreko arauetan”. Horez gain, handitzea [...]
Antxoko Kantu Jirakoek ahotsak berotuko dituzte hurrengo saiora begira. Entsegua Kultur Etxean egingo dute gaur, 19:30ean hasita.
Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Quark. 11:30ean: Ekologistak Martxan taldeko Kepa Olaiz. Gaia: Ekozinemaldia. 12:10ean: Informatika atala. 13:15ean: Bertso atala. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Finean nafarrak. 18:00etan...
Zaharren Biltokiak Ohiko Batzar Orokorra deitu du gaurko. 17:00etan da lehen deialdia eta 17:30ean bigarrena. Zuzendaritzarako hautagai izan nahi duen edonork du aukera, han bertan izena emanda.
Ostegun gauean Karmengo Ama eskolako jantokian lapurtu zuten . Eskuko telefono bat eraman zuten eta haurrek hurrengo egunean bazkaldu behar zuten azkenburukoa jan. Segurtasun sistema badute, baina kale egin zuen.
Lau partidatik bat irabazi dute Oiarpeko pilotariek azken partidetan. Herrerako Txapelketan, Andoni Ugaldek eta Xanet Imazek (Oiarpe) 17-22 galdu zuten Agirre-Alduntzinen kontra. Jokin Hernandezek eta Indak (Oiarpe), berriz, 22-15 irabazi zieten Manzis...
38 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak asteburuan Pagoalde inguruan, edanda gidatzeagatik. Gainera, aurretik gida baimena kenduta zuen, eta atxilotzeko momentuan ihes egiten ahalegindu zen. Beste bi gizon ere atxilotu zituzten Ertzaintzak zonald...
Gazte Foruak eski irteera antolatu du hilaren 12rako. Interesa dutenek hainbat aukera dituzte: eskiatzea (29 euro); eskiatzea eta materiala alokatzea (32 euro); snow egitea (32 euro), eta snow egitea eta alokairua (40 euro). Prezio horietan bi orduko i...
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiak aurrera jarraitzen du. Pasa den asteburuan hamar partida jokatu zituzten eta denetariko emaitzak izan ziren (ondoko koadroan daude emaitzak eta datorren asteburuko partidak). Hirugarren Mailan bost partida jokatu ...
«Itota». Hala sumatzen dute beren burua Antxoko anbulatorioan lan egiten duten profesionalek. Ez dute beharko lukeen erosotasunaz lan egiteko nahiko toki, eta horregatik etsipenez hartu dute Udaletik iritsi berri zaien albistea. Josu Fernandino sendagileak azaldu duenez, hainbat aldaketa agindu ditu Udalak Osakidetzak aurkeztu duen proiektuan, hirigintza arloko zuzenketak, eta horrek anbulatorioaren lekualdaketa «nahi baino gehiago» luzatuko du denboran. «Abuzturako zabalik egotekotan kontent, baina agian udazkenaz ere hitz egin genezake», zioen atzo etsipenez. Atzo jaso zuen Fernandinok Udaleko jakinarazpena, eta gaur kudeatzailearekin biltzekotan da, Alkatetzaren erabakiak izango dituen ondorioak aztertzeko. Bien bitartean kexu zen Fernandino: «Hirigintzako araudia bete behar dela uler dezaket, baina bidea oztopatzen ari dira». Biterin, behin behinean, aurrefabrikatuetan Luzuriagan eraiki behar dituzten etxeetako sotoetan kokatuko dute Antxoko anbulatorio berria, behin betikoa. Baina bitartean, eta zerbitzua behar bezala eskaintzeko dagoen espazio premiari erantzuteko, Biterin kokatuko dute, behin-behinean, garai batean eskola zegoen orubean. Modulutan antolatutako anbulatorioa izango da, aurrefabrikatutako anbulatorioa, Hondarribian eraiki dutenaren antzekoa. Gabeziak eta herritarren aspaldiko aldarrikapenak Aspaldi ari dira Antxoko anbulatorioko erabiltzaileek zein bertan lanean diharduten profesionalek anbulatorio berria eskatzen. Erizainek ez dute berentzako espazio propiorik eta sendagileekin konpartitu behar dituzte kontsultak pazienteak artatzeko. Emaginik ez dago, ez dagoelako nahikoa tokirik, eta anbulatorio txikia izanik goizez baino [...]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari da, eta horrekin batera emakumea protagonista duten ekimenak areagotu egiten dira egunotan. Etzi, hain zuzen, urtero hutsik egiten ez duen ekitaldia hasiko da: Amalatz talde feministak antolatutako Emakumea Zineman emanaldi sorta. Ostegunero film emanaldiak izango dira Errenteria Hiria Kulturgunean, eta azken egunean, jaialdia ongi bukatzeko antzerkiari egingo diote tartea, Itzatu Antzerki Taldearen La orquesta casi casi loca. Amalatzetik pelikula onak emateaz gain, disfrutatzeko eta hausnartzeko aukera eman nahi die ikusleei. Filmek “emakumeen gaiak jorratzeaz gain, dibertigarriak eta ugariak izango dira”, adierazi dute. Aurreko urteetako arrakastarekin, aurtengoa “ilusioz eta gogoz” prestatu dute. ‘Mujeres del Cairo’ Emanaldi sortaren barruko lehen filma Yousry Nasrallh zuzendariaren Mujeres del Cairo (Kairoko emakumeak) izango da. Senar-emazte baten istorioa kontatuko du. Biak kazetariak dira. Emakumea, Hebba, programa bateko aurkezlea da eta jarrera kritikoa du bere gobernuarekiko. Emaztearen lanak profesionalki haztea mugatzen duela uste du senarrak, eta jarrera hori alde batera lagatzeko eskatzen dio Karim senarrak emazteari. Honek hala nola onartzen du senarrak eskatutakoa, eta emakumeei buruzko gaiak hasten da jorratzen, espero ez duen ondorioekin. ‘Vacaciones en Ferragosto’ Hurrengo astean Italiara egingo dute jauzi. Gianni Di Gregorioren Vacaciones en Ferragosto (Oporrak Ferragoston) emango dute. Gianni bere amarekin bizi da Trasteveren. Ferragosto festa aurretik, bizitokiko [...]
Al Jazeera Docuementary Channel katea heldu den astean hasiko da Next Music Station emititzen, Fermin Muguruza musikari irundarrak zuzenduriko dokumental seriea. Muguruzak eta bere lan taldean 2010. urtean zehar 9 herrialde arabiarretan barrena eginiko...
Gaur abiatuko dira Ekialdebus, Bidasoa eta Oarsoaldea Donostiarekin lotuko dituen autobus sareko emakida berria. Iruni dagokionez, Ibaetako kanpusera autopistatik doazen bi autobus lineaz gain, beste bi lotura berri daude Irun eta Donostiako Gipuzkoa plazaren artean, bat Hondarribian abiatzen dena, eta beste bat Irun erdialdean jaiotzen dena. Gainera, lehengo linea gehienek ordutegi aldaketak izan dituzte. Hiritarren Harremanetarako ordezkari Maite Cruzadok “oso positiboki” balporatzen ditu aldaketak: “Irun eta Donostia arteko loturak zabalzeaz gain, aldikotasunean eginiko hobekuntzei esker, hiri eta hiriarteko ibilbide batzuen arteko konexioak erreztuko ditu”, adierazi du. Irun erdialdetik abiatzen diren linea berriak E24: Irun-Ibaeta zuzenean autopistatik. Lanegunetan soilik. Aldikotasuna orduro, 07:15etik 20:15era. Irungo geltokiak: Gipuzkoa etorbidea, Colon 42, Aduana 27, La Salle, Buenos Airen, Katea, Arakistain eta autopistarekin lotura. Abuztuan ezik. E26: Irun-Donostia, N-1etik. Hondarribitik. 06:30etik 19:30era orduro, + 20:35ean eta 21:40ean (igande eta jeiegunetan lehena 07:30ean). Donostiatik 06:00etatik 21:00etara orduro. Irungo geltokiak: Gipuzkoa etorbidea, Colon 42, Aduana 27, La Salle, Buenos Airen, Katea, Arakistain, Gaintxurizketa. Hondarribitik datozen linea berriak E20: Hondarribia-Ospitala-Donostia, N-1etik. Hondarribitik 06:30etik 19:30era orduro, + 20:35ean eta 21:40ean (igande eta jeiegunetan lehena 07:30ean). Donostiatik 06:45etik 21:45era orduro, + 22:15ean (igande eta jaiegunetan lehena 8:45ean). Gauez Hondarribitik 22:30etik 0:30era orduro, eta Donostitik 22:45etik 00:45era orduro, eta 01:15ean. (ostiralean [...]