Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Behin-behineko anbulatoriorako proiektua atzera bota du Udalak

«Itota». Hala sumatzen dute beren burua Antxoko anbulatorioan lan egiten duten profesionalek. Ez dute beharko lukeen erosotasunaz lan egiteko nahiko toki, eta horregatik etsipenez hartu dute Udaletik iritsi berri zaien albistea. Josu Fernandino sendagileak azaldu duenez, hainbat aldaketa agindu ditu Udalak Osakidetzak aurkeztu duen proiektuan, hirigintza arloko zuzenketak, eta horrek anbulatorioaren lekualdaketa «nahi baino gehiago» luzatuko du denboran. «Abuzturako zabalik egotekotan kontent, baina agian udazkenaz ere hitz egin genezake», zioen atzo etsipenez. Atzo jaso zuen Fernandinok  Udaleko jakinarazpena, eta gaur kudeatzailearekin biltzekotan da, Alkatetzaren erabakiak izango dituen ondorioak aztertzeko. Bien bitartean kexu zen Fernandino: «Hirigintzako araudia bete behar dela uler dezaket, baina bidea oztopatzen ari dira». Biterin, behin behinean, aurrefabrikatuetan Luzuriagan eraiki behar dituzten etxeetako sotoetan kokatuko dute Antxoko anbulatorio berria, behin betikoa. Baina bitartean, eta zerbitzua behar bezala eskaintzeko dagoen espazio premiari erantzuteko, Biterin kokatuko dute, behin-behinean, garai batean eskola zegoen orubean. Modulutan antolatutako anbulatorioa izango da, aurrefabrikatutako anbulatorioa, Hondarribian eraiki dutenaren antzekoa. Gabeziak eta herritarren aspaldiko aldarrikapenak Aspaldi ari dira Antxoko anbulatorioko erabiltzaileek zein bertan lanean diharduten profesionalek anbulatorio berria eskatzen. Erizainek ez dute berentzako espazio propiorik eta sendagileekin konpartitu behar dituzte kontsultak pazienteak artatzeko. Emaginik ez dago, ez dagoelako nahikoa tokirik, eta anbulatorio txikia izanik goizez baino [...]

admin
Bidasoa
2011/03/01

«Itota». Hala sumatzen dute beren burua Antxoko anbulatorioan lan egiten duten profesionalek. Ez dute beharko lukeen erosotasunaz lan egiteko nahiko toki, eta horregatik etsipenez hartu dute Udaletik iritsi berri zaien albistea.
Josu Fernandino sendagileak azaldu duenez, hainbat aldaketa agindu ditu Udalak Osakidetzak aurkeztu duen proiektuan, hirigintza arloko zuzenketak, eta horrek anbulatorioaren lekualdaketa «nahi baino gehiago» luzatuko du denboran. «Abuzturako zabalik egotekotan kontent, baina agian udazkenaz ere hitz egin genezake», zioen atzo etsipenez.
Atzo jaso zuen Fernandinok  Udaleko jakinarazpena, eta gaur kudeatzailearekin biltzekotan da, Alkatetzaren erabakiak izango dituen ondorioak aztertzeko. Bien bitartean kexu zen Fernandino: «Hirigintzako araudia bete behar dela uler dezaket, baina bidea oztopatzen ari dira».
Biterin, behin behinean, aurrefabrikatuetan
Luzuriagan eraiki behar dituzten etxeetako sotoetan kokatuko dute Antxoko anbulatorio berria, behin betikoa. Baina bitartean, eta zerbitzua behar bezala eskaintzeko dagoen espazio premiari erantzuteko, Biterin kokatuko dute, behin-behinean, garai batean eskola zegoen orubean.
Modulutan antolatutako anbulatorioa izango da, aurrefabrikatutako anbulatorioa, Hondarribian eraiki dutenaren antzekoa.
Gabeziak eta herritarren aspaldiko aldarrikapenak
Aspaldi ari dira Antxoko anbulatorioko erabiltzaileek zein bertan lanean diharduten profesionalek anbulatorio berria eskatzen. Erizainek ez dute berentzako espazio propiorik eta sendagileekin konpartitu behar dituzte kontsultak pazienteak artatzeko. Emaginik ez dago, ez dagoelako nahikoa tokirik, eta anbulatorio txikia izanik goizez baino ez dago zabalik.
Behin betiko anbulatorioa eraikitzeko lanak luze jo zezaketela ikusirik, behin-behinekoaren aldeko apustua egin zuten erabiltzaileek eta profesionalek. Presioa egin asmoz, herritar talde batek deituta, manifestazioa egin zuten lehengo ekainaren 30ean.
Orduan, anbulatorioa urte bukaerarako Biterin egon zitekeela zabaldu zen. Data hura, ordea, luze gaindituko dela dirudi.

Antxon anbulatorio berria eskatzeko manifestazioa

Antxon anbulatorio berria eskatzeko manifestazioa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.