2011/2

Easo Berriren kontra jokatuko du Saskilagunak-ek

Asteburuko jardunaldian Easo Berriren kontra jokatuko du Saskilagunak taldeak. Bihar jokatuko dute partida, 18:00etan, herriko Elorsoro kiroldegian. lar. Lider izaten jarraitzeko, garaipena eskuratu behar dute oiartzuarrek (bigarrenari puntu bakarreko...

admin

Ordiziaren kontra jokatuko dute mutilek

Ordizia izango dute aurrean Oiartzungo mutilek, asteburuko jardunaldian. 16:00etan jokatuko dute partida bihar, Ordiziako Altamira zelaian.

admin

Schorndorf izena jarriko diote Fanderiako parke bati

Gaur goizeko Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkuran hiru gai nagusi eztabaidatu dituzte, ika-mika handirik sortu ez dutenak. Punturik nabarmenean, hirugarrenean, Oiartzun ibaiko eskuineko aldean dagoen eremuari Errenteria-Orereta senidetuta dagoen herri baten izena, Schorndorf, jartzea onartu dute. Zehazki, Oiartzungo udal eremu eta Fanderia auzo artean dagoen parkeari jarriko diote izen hori, lehen Villa Maria Luisa enpresako haztegiak zeuden tokiari. PSE-EE, EAJ, EB, PP eta Hamaikabaten aldeko botoekin atera da aurrera. ezker abertzalea abstenitu egin da. EBtik gogorarazi dute pasa den maiatzean kale bati Miguel Hernandez izena jartzeko erabakia hartu zuela Udalbatzak, eta horrek memoria historikoa errebindikatzeko balio izan zuela, “herritar ugarik egin baitzion aurre gobernuaren injustiziari”, adierazi du Jose Manuel Ferradas bozeramaileak. Horregatik, ildo horri jarraitzeko eskatu dio alkatetzari. Iñaki Queralt ezker abertzaleko zinegotziak, berriz, maiatzeko udalbatzarrean erabaki hori hartu zenean esandakoa gogorarazi du; alegia, kale izendegian hutsune bat dagoela iritzi dio, emakumeak ez direlako kontuan hartzen. Orduan berdintasunezko irizpideak ezartzeko eskatu zuen, baina hori oraindik ez dela aurrera eraman esan du. Horrez gain, Errenteria-Orereta senidetuta dagoen beste herri baten (Lousada) omenezko monumentuaren egoeraz ohartarazi du. Juan Carlos Merino alkateak erantzun die guztiek konpartitzen dituzten sentsibilitateak direla EBk eta ezker abertzaleak aipatutakoak, eta horrekin batera, Lousadaren monumentua konpontzeko konpromisoa hartu du. Berdintasun [...]

admin

Alkateak Carlos Ormazabalen dimisioa eskatu du

Haserre mintzatu dira gaur Usurbilgo udaletxean egin duten agerraldian Usurbilgo alkate Xabier Mikel Errekondo, Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitia eta Oiartzungo alkate Aitor Etxeberria: “Gipuzkoako Diputazioa iruzurra egiten ari da&#8221...

admin

Bakardadearen konpainia

Bakarrik egotea, hauta daitekeenean, polita izan daiteke, pertsona bakoitzak bere buruari momentu bat eskaintzeko. Arazoa, baina, bakardadea gainera etortzen denean sortzen da, norberak nahi ez duenean, bizitzak berak bakardadea ekartzen duenean. Horren adibide izan daitezke adineko pertsonak. Zahartzaroa eta bakardadea batera datoz hainbat kasutan. Gurutze Gorriak emandako datuen arabera, 65 urtetik gorako herritarren %16 bakarrik bizi dira, eta horrek depresioa eta halako gaixotasunak eragin diezazkieke. Egoera horretaz ohartarazteko eta herritarren iritziak biltzeko, otsailean Gurutze Gorriko kideak Errenterian ibili dira, bakardadeari buruzko kanpaina batean murgilduta. Errenteria da haien probalekua, eta han egiten dituzte gero Gipuzkoa osora zabaltzen dituzten kanpainen probak. Galdetegiz galdetegi, bederatzi egunean, hasieran jarritako helburura iritsi dira: mila herritarri galdeketa egitea —1.026 izan dira—. Behin Errenteriako lana bukatuta, orain Donostiako Altza eta Larratxo auzoetara joango dira. Aste honetan 500 inguru lagunengana iritsi nahi dute. Hortik Lezora, Oiartzunera, Elgoibarrera, Soraluzera, Eibarrera eta Beasainera joango dira. Martxo amaierarako edo apiril hasierarako amaitzea espero dute. Bi eratako galdetegiak Pertsona horiei bakardadeaz eta depresioaz daukaten iritziaz, bizipenez, esperientziez eta gogoetez galdetzen diete. Horretarako, hainbat kartel erakusten dizkiete, inkestatu bakoitzaren pertzepzioan eragiteko, iritzia eman dezan. Bi taldetan banatu dituzte galdetegiak. Batzuetan, bakardadeaz galdetzen dute; besteetan, depresioaz. Bakardadeaz galdetzean, hiru kartelen artean aukeratu behar dute [...]

admin

Auzia gehiegi luzatu dela eta, zigorra gutxitu diote Xumori eta kalean da

Espainiako Auzitegi Gorenak agerian utzi du ustez 2002ko abenduan Tarbesen (Frantzia) ETAri atzemandako dokumentu batzuetan oinarrituta Auzitegi Nazionalak abiatu zituen hainbat auziren ahulezia. Ustezko zerrenda bat aipatuta, dozenaka pertsona atxilotu zituzten, ETArentzat kideak atzematea egotzita. Atxiloketa prebentiboak izenarekin ezagutu ziren kasu haiek. Atxilotuek polizien aurrean egindako deklarazioak izan dira auzi horietan akusazioek frogatzat erabili dituztenak, eta horiek torturapean egin izana salatu zuten akusatuek. Ustezko dokumentu haietatik abiatutako auzi batzuk epaitu dituzte, eta beste batzuk epaitzear dira. Epaitu dituztenetatik asko absolbitu egin dituzte, eta beste hainbat, zigortu. Zigortzeko nahiko frogarik ez dagoela ohartarazi du, orain, Auzitegi Gorenak, helegite bati erantzunda, eta absolbitu egin du pertsona bat. Epaiketa berean zigortutako beste lau laguni ezarritako zigorrak nabarmen txikitzea agindu du (tartean Zugaitz Izagirre Xumo oiartzuarrarena). Auzitegi Nazionalak ETAko kide izatea edo hari laguntza ematea egotzita 2009an epaitutako 13 auzipetuetatik bosti eragiten die gorenak kaleratu duen epaiak. Hamahiruetatik zortzi absolbitu zituzten orduan, preso izan zituzten arren. Zugaitz Izagirre, beste batzuekin batera, zigortu egin zuen Auzitegi Nazionalak. Horien abokatuek helegitea jarri zuten, eta arrazoi eman die orain gorenak. Izagirreri zazpi urteko kartzela zigorra jarri zioten, ETAko kide izatea egotzita. Auzia gehiegi luzatu dela argudiatuta, hiru urtera gutxitu dio zigorra gorenak. Izagirre zen epaituen artean kartzelan [...]

admin

Tulleko lanbide heziketako zortzi ikaslek Oarsoaldean egingo dituzte praktikak

Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, Tulleko (Errenteria-Oreretarekin senidetuta dagoen Frantziako herria) CFA des 13 vents lanbide heziketako ikasleek Oarsoaldean egingo dituzte praktikak. Zehazki, zortzi ikaslek hartuko dute parte eta bi astez izan...

admin

Gipuzkoako Batel Ligako seigarren estropada jokatu dute

Etzi Gipuzkoako Batel Ligako seigarren jardunaldia izango da jokoan Orioko uretan. Azken bost estropadetan erakustaldi bikaina egin dute eskualdeko arraunlariek, eta maila hori mantentzen ahaleginduko dira. Orio Arraunketa Elkarteak antolatutako estro...

admin

Arrizabalaga izango da PSE-EEren alkategaia berriro

Mikel Antxon Arrizabalaga (Errenteria-Orereta, 1955) izango da berriro Lezoko Udalerako PSE-EEren alkategaia. Alderdi horren zinegotzi bakarra da egun Lezoko Udalean. Gaur egin duten aurkezpenean, datorren legegintzaldirako ezarri dituzten bost helburu...

admin

Ate irekiak, bihar, Illunbeko instalakuntzetan

Bazkideak behar dituzte Trintxerpeko Arraun Klubean, eta hori dela eta, ate irekien eguna antolatu dute etzirako (hilak 26). Instalakuntza berriak dituzte Illunbek eta Pasaia Kayak-ek, Portuak utzita, garai bateko suhiltzaileen lokaletan. Nahi duen oro...

admin

Abaraxka: otsailak 25

Abaraxkako kideek, hilabete osoan zehar egindako eskulanen erakusketa jarriko dute ludotekan bertan. Pelukak, sorgin erratzak, eskaiolazko maskarak… ikusiko dituzte bertara hurbiltzen direnek, 16:30etik aurrera.

admin

Martin Beramendiren agerraldia, zuzenean

16:00etan erantzun die bere kontrako akusazioei:

admin

Zorionak, Nagore!

Bizkotxotoia dantzatzen ikasi beharko dugu, e!

admin

“Oso pobre etorri ziren denak, ez zeukaten ezer ere”

8.000 biztanle inguru ditu egun Errenteriako Beraun auzoak. Eraldaketa handia izan du azken 40 urteetan. Maialen Alberdi (Irun, 1932) haurra zela joan zen bertara bizitzera, Beraun Berri baserrira, hain zuzen ere. Berez, ez zuen Gaintxurizketa pasatu nahi, baina hogei baserri baino gehiago ez zituen Beraun auzora joan zen bizitzera. Baserria eraitsi zuten arren, Beraun Berri izena duen etxean bizi da 1960ko hamarkada bukaeratik, familiarekin. Nolakoa zen orduan inguru hau? Baserri asko zeuden: Galtzara borda, Beraun Zahar, Esnabide, Sorgintxulo, Basanoaga… Hemen ez zegoen ez biderik eta ez ezer. Euria egiten zuenean lokatzez betetzen zen dena. Astoarekin eta gurdiarekin ibiltzen ginen, estratak-eta zeuden orduan. Kalera joateko bidetxo bat zegoen. Igandeko arroparekin jantzita jaisten ginen Errenteriara. Baserriak dolarea zuen, gure aitak erosi zuenean bazeukalako. Lapaxenekuak deitzen gintuzten, aurreko jabea lapak hartzera joaten zelako, sagardoa egiteko edo. Guk ere egiten genuen pitarra eta zizarra. Jende asko etortzen propio horiek edatera. Abereak-eta bazenituzten? Baita ere. Osabak txerriak eta behiak zituen. Astoarekin jaisten nintzen kalera, txantxilak esnez beteta eta partitzen ibiltzen ginen. Txerri emea ere eramaten genuen Txikierdi ingurura, kumeak edukitzeko. Oinez joaten ginen haraino, artoarekin bidea egiten eta atzetik makilarekin jotzen. Han uzten genuen bi edo hiru egun, eta gero berriro buelta. Pentsa, orain nor [...]

admin

Isabel Mancebo: «Ironia eta umorea dute marrazkiek»

Olatz Mitxelena Pasaia Isabel Mancebok (Iruñea, 1971) erakusketa bat inauguratuko  du gaur, 19:30ean, Gros auzoko Emily’s Nook dendan. Oarso Bidasoko Hitzak kaleratzen duen Boga astekariko kolaboratzaile, eskarmentu handia du Pasaian errotutako marrazkilariak. Zer topatuko du erakusketara biltzen denak? Divinas lanaren bigarren zatiaren aurrerapen moduko bat jarri dut Grosen. Cleo, Mimi, Jiji eta Cocha izena dute Divina berriek. Collage eta tintarekin landu ditut. Horiez gain, beste hainbat lan berri landu dituzu, ezta? Yin yang moduko bat ere egin dut, bat hondo zuriarekin eta beste beltzarekin, osagarrien jokoa eginez. Gainezka dauden hiriak dira eta Fabela Town 1 eta Fabela Town 2 izena dute. Eraikuntza fantastikoen segida dira nolabait. Bada beste sail bat Gentes del mundo de allá izenekoa. Eta nolakoak dira ba ‘Hango jende haiek’? Hogeita zazpi inguru dira, 13×17 cm-tako koadrotxoetan bilduta, garai bateko koadroen antzerakoak. Arbasoen galeria moduko bat da. Pertsonaiei buruak baino ez zaizkie ikusten eta pertsonaia bakoitzak istorio batean txertatuta dago. Betiko legez, ironia eta umorea dute marrazkiek. Ohe baten gainen jarri ditut, eta oso ondo geratu dira. Izan ere, erakustokia ez da ohikoa . Dendako jabeak bere altzariekin apaindu du eta oso txukun geratu da. Moda, pitxiak, eta berreskuratutako landa-altzariak saltzen dituzte bertan. Altzari oso bitxiak dituzte; [...]

admin

Oiartzun Irratia: otsailak 25

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Joel Rodriguezen eskutik, zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Eltze tartin. 12:10ean: Ihote Taldeko kideak bertaratuko dira irratira. 13:15ean: Tertulia. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: E...

admin

Bi konpartsa berrik hartuko dute parte Inauterietako karrozen desfilean

Aurtengo Inauterietan ez dute errenteriarrek aspertzeko denborarik ere izango, egitaraua bete-beteta baitator. Bihar Kaldereroekin hasi eta martxoaren 13an Piñata egunarekin amaituko dira. Urtero bezala, karrozen desfilea izango da ekitaldirik garrantzitsuena, eta aurten, bi konpartsa gehiagok hartuko dute parte: Showtimek eta Balley Sayariyk. Guztira, hamazazpi konpartsa ariko dira desfilatzen. Gaur Juan Carlos Merino alkateak, Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak, Kontxi Bello Kultura teknikariak eta Oscar Otegi eta Angel Blanco Telleri ikastetxeko ordezkariek eman dute aurtengo egitarauaren eta berritasunen berri. Kartela izan da berritasun nagusia. Aurten, lehenengo aldiz, kartela erabili dute festetako egitaraua jartzeko euskarri moduan. Radio Donostiren goatekea ere nobedadea izango da, datorren (hilak 5), 18:00etan, Foru plazan. Astelehenean ere aurretik egin ez den ekitaldi bat izango da 5-12 urte arteko gaztetxoentzat Merkatuzarren: ludotekek antolatutako haurrentzako festa. Burgosek herriko ikastetxeak animatu zituen ludoteketan parte har dezaten. Bestalde, zaharren egoitzak ere bisitatuko dituzte Telleri konpartsako kideek, etzidamu eta martxoaren 7an. Konpartsetako kideek nabarmendu dute Inauteriak direla lan gehien ematen duten jaiak. Ildo horretatik, Udalak laguntza eman die entseatzeko Merkatuzarreko areto bat utziz. EGITARAUA Bihar 12:00: Kaldereroen desfilea Udal Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, Erdialdean. 19:30: Arditurri Alabergako Auzo Elkarteak antolatuta, Kaldereroan konpartsa, Deiadar Txarangarekin batera, Elkartearen lokaletik irten eta herriko kaleetan zehar [...]

admin

Amuteko-Kosta eta Arkollako bizilagunek bihar ezagutuko dute autobus sare berria

Atzo asteazkenez aurkeztu zuten Foru Aldundian Ekialdebus, martxoaren 1etik aurrera Bidasoa eta Oarsoaldea Donostiarekin lotuko dituen autobus sareko emakida berria. Gaur goizean Ingurumen eta Agenda 21eko zinegotzi Ion Elizaldek herrian izango duen eragina aztertu du komunikabideen aurrean, eta bihar, ostiralean, gauza bera egingo du Amuteko auzo elkartean, 19:00etan. Ibaetara eta Bidasoaldeko Ospitalera joateko linea berriak «ezinbestekoak» zirela nabarmendu du.Elizalde «oso pozik» agertu da Foru Aldundiak «herritarren eskaerak kontuan izan» dituelako. «Azken bi urtetako lanaren ondorioa da, erakundeen arteko lanaren fruitua. Bagenekien oraingo zerbitzua errez hobetu zitekeela, eta lortu dugu», gaineratu du. Bere ustez, martxoan abiatuko diren linea berriekin «garraio publikoa mugitzeko modurik azkarrena» izango da. Linea berriez gain, autobusek herrian egingo duten ibilbideak ere berrikuntzak izango ditu, «ahalik eta leku gehienetatik» pasatzeko. «Zerbitzu arinagoa nahi genuen, eta trafiko gehien duen auzotik sartzeak eta ateratzeak ez zuen horretan lagunduko», azaldu du Elizaldek, «ordutegia zabalagoa izango da, eta maiztasuna handiagoa», gehituz. Gainera, martxoaren 2tik 13ra Lurraldebuseko txartela doan ateratzeko aukera izango dela aurreratu du (Matxin Arzukoaren kaleko Iza saltokian). «Bost euro kobratruko digute, baina Lurraldebusek kantitate bera kargatuko digu txartelean gero» argitu du Edurne Simonek, Izadi 21eko arduradunak. Kanpaina eta bideo lehiaketa Martxoaren lehenetik hasita eta Ingurumenaren nazioarteko eguna bitarte (ekainak 3), [...]

admin

Tesinsako langileen elkarretaratzea

Enpresa batzordeak deituta, Lezoko Tesinsako langileek bi orduko lanuztea eta elkarretaratzea egin dute gaur, euren lantokiaren parean.  LABek salatu duenez, Tesinsak enplegua erregulatzeko dosierra aurkeztu zuen lan falta argudiatuz, eta langileen or...

admin

Beramendiren balizko delituen kontra kereila jartzea onartu du Udalak

Otsaileko ohiko udalbatzarrean, atzo, Martin Beramendi alkate ohiak egindako ustezko lege-hausteen aurrean penal arloko epaitegian kereila tarteratzea onartu zuen Udal Gobernu Taldeak. OB OiartzunBai oposizio taldeko lau kideek (Beramendi ez zen udalbatzarrean egon), aurka bozkatu zuten. Joan den astean Ikerketa Batzordeak egindako txostenarekin bat egin du hala Udalbatzak. Miguel Castells eta Iñigo Iruin izango dira Udalaren abokatuak, hain zuzen eurek aztertu baitituzte balizko lege-hausteak. Aitor Etxeberria alkateak azaldu zuenez, hiru delitu ildo atzeman dituzte: «Gehiegizko gastuak ordezkapen, protokolo eta dieta gastuetan; prebarikazioa, eta dokumentazioa ezkutatu izana». Eztabaida izan zen Gobernu Taldearen eta oposizioaren artean. Bestalde, Ugaldetxoko Arau Ordezkatzaileak behin-behinean onartu zituzten, Gobernu Taldearen aldeko botoekin. Pavel Viñas Planeamendu zinegotziak «auzoarentzako eta herriarentzako guztiz onuragarria izango den proiektua» dela adierazi zuen. Atamitxen 4.800 metro koadro eskuratuko ditu Udalak, parke urbanoa egiteko eta baita 400 metro koadroko lokal bat, auzotarrentzako izango dena. OBko Xanet Arozenak «egitasmoak ez du interes publikorik eta gainera 35 etxebizitza libre eraikiko dira», esan zuen eta bere taldeak kontrako botoa eman zuen. Lanbarren Berriko Plan Partziala ere behin betiko onartu zuten, Gobernu Taldearen aldeko botoekin (OBk kontra bozkatu zuen). Udalak 5.000 metro koadroko eremua jasoko du dohainik. Etxeberriak proiektuaren garrantzia nabarmendu zuen: «Altzibarko Cadarso enpresa Lanbarrenera lekualdatuko da hiruzpalau [...]

admin
Gehiago