Alkateak Carlos Ormazabalen dimisioa eskatu du

Haserre mintzatu dira gaur Usurbilgo udaletxean egin duten agerraldian Usurbilgo alkate Xabier Mikel Errekondo, Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitia eta Oiartzungo alkate Aitor Etxeberria: “Gipuzkoako Diputazioa iruzurra egiten ari da&#8221...

Haserre mintzatu dira gaur Usurbilgo udaletxean egin duten agerraldian Usurbilgo alkate Xabier Mikel Errekondo, Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitia eta Oiartzungo alkate Aitor Etxeberria: “Gipuzkoako Diputazioa iruzurra egiten ari da”. Hiru udalerriak aparteko ahalegina egiten ari dira hondakinen atez ateko bilketa egiteko, eta hilabeteotan 5.000 tona hondakin organiko igorri dituzte Lapatxeko (Azpeitia) konpostatze plantara. “Konpost gramo bakar bat ere ez dugu jaso, ordea”, salatu dute. Konpostatze planta hori gainezka eginda dagoela adierazi dute, eta bildutako hondakin organikoaren %40 zaborretara botatzen dela, konpost bihurtu ezinik: “Herritarren esfortzuak errausten ari dira”. Horregatik, Gipuzkoako Diputazioko Ingurumen diputatu Carlos Ormazabalen dimisioa eskatu dute.

Birziklatzearen alde Gipuzkoako Foru Aldunditik egin diren adierazpen guztiak “gezurra” direla salatu dute. Diputazioak, ahalegin guztiak, errauste plantaren egitasmoaren inguruan egin dituela diote, eta atez atekoaren hautua egin duten udalerriek “irainak” baino ez dituztela jaso.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.