
Aste Santurako Xoxolur zaharren egoitzan aldi bateko egonaldia eskatzeko epea ireki dute. Eskari horiek martxoaren 18a baino lehen bidali behar dira Gipuzkoako Foru Aldundira, beraz Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailarekin jarri behar dira harreman...

Udal aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztu die Pasaiako EAJk eta Hamaikabatek. Hala eman du jakitera Hamaikabat taldeak Miriam Cano zinegotziaren bidez. Aipatutako osoko zuzenketa informazio faltan oinarritu dutela nabarmendu du Canok. Hasieratik udale...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Joel Rodriguezen eskutik, zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Eltze tartin. 12:10ean: Ekologistak martxan taldeko Kepa Olaiz. Gaia: antolatutako protestak. 13:15ean: Tertulia. Mahai inguru...

Errenteriako Udalak udaltzain bezala 20 eta 30 urte bete dituzten udaltzainei aitortza egin die, eta atzo goizean diplomak eta bereizgarriak banatu zizkieten. Hamabi udaltzain izan ziren Errenteriako udaletxeko areto nagusian aitortza jasotzen, baina J...

Gipuzkoako areto futboleko lehiako bigarren mailan dagoen herriko taldeak, Urritza Jatetxearen konta jokatuko du asteburuko jardunaldia. Bihar da partida, 20:30ean Billabonako Olaederra kiroldegian. Ez dute partida oso konplikatua espero oiartzuarrek. ...

Liga Nazionaleko OKE Oiartzun Kirol Elkarteko nesken taldeak etzi jokatuko du asteburuko jardunaldia. 16:15ean hasiko dira oiartzuarrak Añorgaren kontrako partida jokatzen, Karla Lekuona zelaian. Zazpigarren postuan dago Añorga taldea, 21 punturekin....

Madalensoron, bihar 17:00etan, Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketaren finalerdia jokatuko dute Gazte Mailan: Txost 1-Txost 2. 21:00etan, Udaberri Txapelketako partidak jokatuko dituzte: pala motzekoa, Txost-Atxurbide, eta paleta larruz, Txost-2-Biarriztar...

Mikel Markezek Tene Mujika saria irabazi du Pako Aristirekin batera aurkeztu duen Benito, plazer bat izan duk proiektuarengatik. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute lehiaketa. Beste saria Ainara Gorostizurentzako izan da EtorkiZUnak p...

Hondarribia-Irun Zaragozara abiatuko da larunbatean arratsaldeko 18:00etan Mann Filterren aurkako partidua irabazteko helburuarekin. Hemezortzigarren jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan, eta hamargarren daude etxeko neskak hamasei punturekin. Le...

Oiartzungo Errausketaren Aurkako Plataformak deitu du elkarretaratzea; etzi izango da, 12:00etan

Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (OAAM) elkarretaratzea eta erakusketa antolatu ditu, Torturaren Aurkako Egunaren harira. Etzi egingo dute elkarretaratzea, 13:00etan, Doneztebe plazan. Bestalde, hilabete guztian zehar torturaren gaineko erakusketa egongo da jarrita, udaletxeko areto nagusian. Herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete OAAMtik. Tortura “sistematikoa” OAAMtik gogorarazi dutenez, Euskal Memoria Fundazioak jaso dituen datuen arabera azken 50 urteotan 10.000 euskal herritar baino gehiago izan dira torturatuak. Tortura “sistematikoa” dela nabarmendu dute eta horren adibidetzat 2010eko datuak eman dituzte: “2010. urtean 63 euskal herritar torturatu dituzte ertzainek, guardia zibilek eta Espainiako poliziek”. Euskal Herrian aro politiko berri bat irekitzeko lanean ari diren honetan, Espainiako Gobernuak tortura bihurtu du bide hori oztopatzeko bere arma nagusienetakoa, OAAMren ustez: “Azpimarragarria da ETA erakundearen aldetik etorri diren distentsio keinuen aurrean torturaren erabilera areagotu baino ez dutela egin poliziek. Eta honek, argiki, helburu politiko batzuei erantzuten die. Espainiako Gobernuak tortura erabiltzeko erabaki politikoa mantentzen du, basakeria handiz erabili ere”. Duela gutxi atxilotu zuten Patxi Arratibelen kasua ere gogorarazi dute: “Patxi Arratibelek aztnugaL idatzi zuen urte honetako urtarrilaren erdialdean Guardia Zibilaren eskuetan zela burutu zuen poliziaren aurreko deklarazioan. Laguntza eskatu zuen, torturaren infernutik ateratzeko”. Azken hilabeteotan mobilizazio eta ekimen ugari burutu dira torturaren aurka Euskal Herrian. Baina OAAMren [...]

Datorren asteazkenean, hilak 16, odola emateko aukera izango da Antxoko Kultur Etxean. Odola eman nahi dutenek (18 urtekoak beti ere) 18:30etik 20:30ak bitarte azaldu behar dute.

Asteburuko jardunaldian derbia jokatuko dute Saskilagunak taldeko jokalariek. Allerru izango dute aurrean, etzidamu (igandean) 12:00etan etxean (Elorsoro kiroldegian, alegia). Sailkapenari begiratuz gero, partida erraza izango da oiartzuarrentzat. Izan...

Ertzaintzak 26 urteko gazte bat atxilotu du gaur Errenteria-Oreretan, furgoneta bat lapurtu duelakoan. Herrizaingo Sailan arabera, ustez ostutako furgoneta berarekin ondoren istripua izan du, aparkatuta zeuden bi autoetan kalteak eraginez. Herrizaingo ...

Eskulanak egingo dituzte gaur Abaraxkako kideek. Zehazki pelukak (ileordeak) egingo dituzte, 16:30ean hasi eta 19:30ak arte.

Aralarreko, EAJko, Ezker Batuko, PSE-EEko eta PPko talde parlamentarioek Oceanak eta Biologoen Elkargo Ofizialak proposatutako Donostia eta Miarritze arteko itsas korridorea aurten aztertzeko eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Ingurumen, Landagune et...

Etzi, Kale Ekintza goizez egingo dute, arratsaldez egin beharrean. Ordutegia aldatu dute, Kaldereroak direla eta. Hala, 11:30etik aurrera, puzgarriak eta jolasak izango dira haurrentzat, Doneztebe plazan, Ttak-ek antolatuta.

Anaitasunaren aurka lehiatu beharko da Hondarribiko futbol taldea igandean Erregional Ohorezko Mailako ligako hogeitabigarren jardunaldian. Iragan astean etxean eskuratutako puntuarekin hamaikagarren jarraitzen dute hondarribiarrek hogeitasei puntureki...

Asteburuan Udaberri txapelketako partidak jokatuko dituzte, besteak beste, Fanderiako pilotalekuan. Bihar, 21:30etik aurrera, gomazko paletan, nagusietan, Batzokiko talde errenteriarra Loiolatarra 2ren kontra ariko da aurrez aurre. Etzi, berriz, eskuz ...

Apirilaren 10ean, igandea, Donostia-Hondarribia trail-a ospatuko dute; Fortunak bere mendeurrenean antolatuko duen proba hain zuzen ere. Mendi lasterketen egutegian erreferente izan nahi duen proba berezia, bere lemak dioen bezala itsasoaren gainetik...