Gizon bat atxilotu dute, furgoneta bat ostu eta istripua izan ondoren

Ertzaintzak 26 urteko gazte bat atxilotu du gaur Errenteria-Oreretan, furgoneta bat lapurtu duelakoan. Herrizaingo Sailan arabera, ustez ostutako furgoneta berarekin ondoren istripua izan du, aparkatuta zeuden bi autoetan kalteak eraginez. Herrizaingo ...

Ertzaintzak 26 urteko gazte bat atxilotu du gaur Errenteria-Oreretan, furgoneta bat lapurtu duelakoan. Herrizaingo Sailan arabera, ustez ostutako furgoneta berarekin ondoren istripua izan du, aparkatuta zeuden bi autoetan kalteak eraginez.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, goizeko zortziak aldera gizon bat ogia banatzen ari ziren furgoneta batera igo da, Olibet auzoan, Renferen geltokiaren ondoan.

Gaineratu duenez, ustezko lapurrak furgonetaren gidaria ez zegoela aprobetxatu du ibilgailua eramateko eta furgonetarekin Erdialdeko kaleetan zehar ibili da, Askatasunaren Martiriak kalean bi autoren kontra jo duen arte. Orduan ibilgailua utzi du.

Udaltzainek eta ertzainek Santa Klara kalean atzeman dute ustezko lapurra, lekukoek emandako deskribapenarekin bat egiten zuelako. Herrizaingo Sailaren arabera, gizonak aitortu die berak lapurtu duela furgoneta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.