2011/2

Lur azpiko hirugarren solairuko hondeaketa lanak bukatzen ari dira

Jose Antonio Santano alkateak eta Miguel Angel Paez Irungo Hiri Garapen eta Obren zinegotziak gaur goizean San Juan Plazako lanak bisitatu dituzte. Lanen fase berrian dabiltza egunotan, hirugarren solairuko ustutzean hain zuzen ere, eta dagoeneko lan hauek bukatzen ari dira. Hirugarren solairu honetan, bertakoentzeko aparkalekuak egingo dituzte. San Juan Plazan, lur azpiko hiru solairu egingo dituzte: beheko biak aparkalekuak izango dira; txandatze sistemakoak eta bertakoentzakoak, eta lehenengo solairuak, erabilera kultural eta administratiboak izango ditu, besteak beste, audiotorioa egingo dute. Jose Antonio Santanok Irungo alkateak azaldu duenez, “zirraragarria da ikustea nola itxura hartzen ari den San Juan plaza berria. Irundarrek parte hartu zuten proiektuaren hautapenean eta orain forma hartzen eta errealitate bilakatzen ari da. Lan zailak izaten ari dira, eta irundarrei eskerrak emateko aprobetxatu nahiko nuke, inguruko bizilagun eta  merkatariei batez ere, lanekin izaten ari diren pazientziarengatik». Gaur gogoratu dutenaren arabera, lanek daukaten dimentsio eta zailtasunak kontuan izanda, erritmo egokian doaz. Lanak 2009ko udan hasi ziren, eta oraindik ere beste zortzi hilabeteko lanak gelditzen zaizkie, «datozen hilabeteetan espazioa errekuperatzen hasiko gara, eta inguruko guneak normalizatzen hasiko dira, momentu txarrenak pasa ditugula esan daiteke», gehitu du Miguel Angel Paezek, Hiri Garapen eta Obren zinegotziak. Behin pantaila hormak eta zutabe piloteak eraikita, aparkalekuko goiko lauza [...]

admin

LAB sindikatuak, pentsio erreforma salatu du

Lab sindikatuak pentsio erreformen aurka manifestazioa egin du

admin

“Batik bat osasunarengatik eta ingurumenarengatik egiten dugu”

Herriko kontsumo talde bateko kidea da Leo Argote (Errenteria-Orereta, 1983). Taldea duela hilabete gutxi sortu zen, baina orain bertako baserritar baten bila ari dira tratua egiteko. Lur sailen bat alokatzeko ere prest daude, horiek landuko lituzketen nekazari gazteak ezagutzen baituzte. Zeri deitzen diozue kontsumo taldea? Bertako produktuak zuzenean baserritar bati erosteko interesa daukan herritar talde bat izaten da. Normalean barazkiekin hasten da, baina gero har dezakezu haragia, arrautzak… Euren arteko harremana ez da salerosketa soilik izaten, baita planifikazioa elkarrekin egitea ere. Kontsumitzaileek erabakitzen dute zein eredu nahi duten: ekologikoa izan behar duen %100ean edo garrantzizkoagoa den uzta mantentzea. Baserritarrak, berriz, esaten digu nola joan den uzta, galerarik izan den… Baserritar bat behar duzue orduan. Zein baldintza bete behar ditu? Bertakoa izatea, eta gero produktu ekologikoak ekoizten ez baditu, gero ekologikoak egiteko konpromisoa hartzea. Orain Beizamako baserritar batekin gaude, baina bertako baserritar bat lortu nahi dugu. Horregatik hasieran ez zaigu inporta produktu ekologikoak ez ekoiztea ondoren ekologikorantz egiten duen bitartean. Zein pauta bideratzen duzue baserritarrarekin? Oraindik ez gara hasi herrian, baina badakigu nola funtzionatzen duten beste taldeek. Astean behin elkartzen dira baserritarrarekin, eta berak otarrak jaisten ditu. Produktuak beti toki berean jasotzen dituzte, eta ordainketak normalean, hilean behin egiten dituzte. Taldea [...]

admin

Arrazoi asko ditugu kezkatuta egoteko

(Xanet Arozena OiartzunBai udal taldeko zinegotziaren iritzia) Atez ateko zabor bilketa inposatu zigutenetik zortzi hilabete pasa direnean, hasi da balorazioak egiten gure herriko alkatea. Otsailaren 10eko Hitza-n esaten zuen lehen %30 birziklatzen genuela eta orain %80; biltzen den organikoaren kalitatea %99koa dela, eta abar. Hala ote? Ezin jakin Udalaren eskutik. Udal Gobernuari hainbatetan eskatu dizkiogu datu ofizialak, baina ez dizkigute eman. San Markoko Mankomunitatearen web orrian dauden datuetatik ezezkoa ondorioztatzen da, zaborraren %40 desagertzen baita (100 tona hilero), beraz, Udalak saldu nahi digun %80 hori, %50 eskasean geratzen da. Partzuergoak ez du inoiz Oiartzunen bildutako organikoaren kalitatea eztabaidatu, hara iristen den materia oretsu konpostagaitza baizik. Ezingo da konpostatu iristen den egoeran iristen delako. Hori ere galdetu dugu, alegia, etxeetan behar bezalako ahaleginak egin ondoren hain garbi ateratzen den organiko horrekin zer gertatzen den Lapatxera (Azpeitiko konposta plantara) iristen denerako alferrik galdua egoteko, baina horri ere, erantzun seriorik ez. Zintzilikailuetan denetik aurki daiteke. Arratoiak badaude eta badaki alkateak, herritar batek baino gehiagok esan baitio. Zintzilikailuen inguruan, behin baino gehiagotan, zaborra barreiatuta agertu da. Paperontzietan, errepide bazterretan eta erreka bazterretan zabor poltsak agertu dira. Kiratsa badago etxeetan, baita kalean ere. Hori guztia ukatzea egiari bizkarra ematea da. Berriz ere, alkatea atez atekoa [...]

admin

Eskerrak, Legarreko Ama Birjinarengana hurbildu direnei

Legarreko bizilagunek argitu dute aurten ez dutela meza antolatzea lortu, baina datorren urtean saiatuko direla

admin

Bezeroak, sarituta

Valentin argazki dendak, bezeroak saritu zituen bere egunean, San Valentin egunean, hain zuzen ere. Herenegungoa izan zen, urtero errepikatuko duten zozketaren lehenengo aldia eta  Mikel Astarloza izan zen, 2010 urtean ezkontza eta jaunartze erreporta...

admin

Ezker abertzalea: “UAO berriak, herritarren parte- hartzea oztopatuko du”

Ezker abertzaleak erreklamazioak aurkeztuko dizkio Udal Araudi Organiko berriaren (UAO) behin-behineko onarpenari. “UAO berriak, herritarren partehartzea oztopatzen du, agintean dauden alderdien neurrira egokitua dago, eta gainera, kudeaketa ilunari eta ustelkeriari ateak irekitzen dizkio”, salatu du talde abertzaleak. Udal Araudi Organikoak udalaren funtzionamendua arautzen du eta urtarrilaren 28an egindako udal osoko bilkuran onartu zen, behin-behinean, PSE-EEren, Hamaikabaten, EAJren eta PPren aldeko botoekin. EBk abstentzioa bozkatu zuen, eta ezker abertzaleak kontrako botoa eman zuen. Adostasun zabalena lortu Udal Araudi Organikoak adostasun zabalena lortzea bilatu behar du talde abertzaleko zinegotzien iritziz, “baina batzuek, euren interesak aurretik jarri dituzte”, salatu dute. Araudi berriak zinegotzien artean eskubide politiko eta ekonomikoen gaineko maila ezberdinak sortzen ditu abertzaleen aburuz. Hala, aipatu araudiak “zinegotzi batzuei ahotsa eta bozka kenduko die udal batzorde informatiboetan; ezingo dute moziorik aurkeztu eta udalbatzarraren eskumen batzuk alkatearen eskutan utziko ditu”, azaldu du Agus Cano zinegotziak. Parte-hartzea oztopatu Halaber, UAO berriak herritarren partehartzea oztopatu egiten duela salatu du Santi Angulo zinegotzi abertzaleak. Izan ere, “herri ekimenak aurkezteko, sinadura kopuru minimo bat lortu beharko da, herritarren%10 edo gauza bera dena, 3.900 sinadura. Zinegotzi izateko 900 bozka lortzea nahikoa den bitartean”, azaldu du Angulok. Hiru helburu nagusi Talde abertzaleak UAO berriari aurkeztuko dizkion erreklamazioekin hiru helburu [...]

admin

Abaraxka: otsailak 15

Eskulanen  txanda izango da gaur Abaraxkan. Haurrek eskaiolazko maskarak egingo dituzte, 16:30etik 19:30era.

admin

XVII. Kultur Astearen balorazio positiboa egin dute udal euskaltegikoek

Pasa den astean Kultur Astearen XVII. aldia egin zuten Udal Euskaltegiko kideek. Kultur Astearen balorazio positiboa egin dute: “Beti bezala balorazioa positiboa da, ikasleek parte hartzen dutelako eta une horietan euskaraz bizitzeko aukera dutelako”. Udal Euskaltegikoak, beraz, pozik daude ikasleek erantzun dutelako. “Goizean aritzen diren ikasleak arratsaldean ere etorri dira”, gaineratu dute. “Kultur Astean beti ikasten dute zerbait eta beraien ikas-prozesurako baliogarria izateaz gain, beraien esperientzia pertsonalerako ere balio du”. Ekimenak Kultur Asteari ekiteko Gartziategi sagardotegira joan ziren, baita mendi irteera txiki bat egitera ere. Hura egin ondoren, euskaltegian bertan world kafe saioa egin zuten: “Oso ondo irten zen, ikasleak konturatu baitziren  bi orduz etengabe euskaraz aritzeko gai zirela”. Hitzaldiez gozatzeko aukera ere izan zuten euskara ikasleek. Lehena Petra Elser alemaniarrarena izan zen: “Indar handia eman zien ikasleei Petrak, izan ere, euskararekin duen lotura ikustean, beraiek ere euskaraz egitea lor zezaketela ikusi zutelako”. Joseba Antxustegietarte komikigilearen hitzaldiak ere interesa piztu zuela gazteenen artean nabarmendu dute antolatzaileek. Kultur txapelketa bat ere egin zuten eta ekimena “aberasgarria” izan zela adierazi dute: “Mundiala izan zen, izan ere, euskaltegiko maila askotako ikasleak nahastuta aritu ziren. Mailarik baxuena zutenek, maila gehiago zutenkin aritzeko aukera izan zuten eta horrek ausardia ematen die hasi berritan daudenei”. Kultur [...]

admin

Pasajesen eta Oiartzunen arteko derbian, bana

Errejional Ohorezko Mailako Pasajesek sailkapeneko lidergoa galdu du; izan ere, banako berdinketa lortu zuen Oiartzun taldearen kontra asteburuan. Horrez gain, Hernani taldeak garaipena lortu zuen Zumaiako taldearen kontra eta puntu bateko aldearekin, ...

admin

Krisi kabinetea sortzeko exijitu diote Jaurlaritzari Vizcainoko langileek

Enpresari buruz hartzen dituzten erabakietan parte hartu nahi dute langileek; mobilizazioak iragarri dituzte

admin

Touringen ezohiko batzarra, etzi, 18:00etan

Touring Kirol Elkarteak ezohiko batzar orokorrera deitu ditu bere bazkideak. Etzi egingo dute, 18:00etan, Morrongileta kaleko bulegoan. Estatutuak aldatuko dituzte Eusko Jaurlaritzaren araudira moldatzeko.

admin

Erraustegiaren finantziazioa salatzeko mobilizazioa deitu dute

Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinakundeak Caixa eta Banesto erakunde finantzieroak salatu ditu, “Zubietan eraiki nahi duten erraustegiari 60 milioiko mailegua eman nahi dietelako”. Salaketa horrekin bat eginez, Lezoko herritar talde batek elkarretaratzea deitu du larunbaterako, 12:00etatik aurrera, Caixak Jaizkibel etorbidean duen bulegoaren aurrean. Koordinakundearekin batera, Gipuzkoa Zero Zaborrek, Greenpeacek, Ekologistak Martxan taldeak eta Eguzkik ere bat egin dute salaketa kanpaina horrekin. Bi banku horiek Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoarekin mailegua negoziatzen ari direla salatu dute. “La Caixaren eta Banestoren webguneetan diotenez, banku horiek ingurugiroarekin konpromiso serioa dute, aldaketa klimatikoaren aurka gogotik ari dira eta energia berriztagarrien finantzatzerakoan aitzindari dira. Hauxe izango da, agian, Zubietako erraustegiak balioko duen 400 milioi euroren zati bat jartzeko konpromisoa hartuko duten bankuen arrazoia”, salatu dute erraustegiaren aurkako mugimenduek. Hala ere, Europako Inbertsio Bankuak “gauzak batere argi” ikusten ez dituela gogorarazi dute eta bere diru partida atzeratzeko arrazoia hori dela diote. “Diru etekinei lehentasuna” La Caixak eta Banestok «etekin ekonomikoei lehentasuna» ematen dietela gaitzetsi dute erraustegiaren aurka daudenek: “Etekinei emango diete lehentasuna, nahiz eta argi dagoen erraustegiak inguru zabal bateko biztanleen osasunean eragina izango duen, baita, abelzaintzan, nekazaritzan eta ingurugiroan”. Hondakin “baligarriak” erretzerakoan CO2 eta NOx gas ugari igorriko direla gogorarazi dute, “aldaketa klimatikoa eragiten duten gasak”. Banestoren webgunean [...]

admin

Oiartzun Irratia: otsailak 16

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Oiartzungo Udalaren tartea. Gonbidatua: Karlos Aseginolaza, mendi teknikaria. 11:30ean: EHNEko Oier Narbaizaren eskutik, Metaziyan bila atala. 12:10ean:Ramon Vizcaino enpresako egoera aztertuk...

admin

Allerru-Algeposak 3-7 galdu du Bekoerrotan

Allerru-Algeposak ezin izan zuen Aretxabaleta talde arabarra etxean gainditu. Atearen aurrean gehiago asmatu zuten Legutiokoek eta 3-7 irabaztea lortu zuten. Entrenatzaile aldaketa egin dute lezoarrek. Oscar Iglesiasek berriro hartu du berdeen lema, Ja...

admin

LABek manifestazioa antolatu du biharko

Pentsioen erreforma salatzeko asmoz eta horren erantzuleen kontrako kritika moduan, Oreretako LABek manifestaziora deitu ditu biharko herritarrak. Eguerdiko hamabietan aterako dira Xenpelar plazatik. Euskal langileon hitza errespetatu lelopean aterako ...

admin

Kontratuak eteteko dosierra aurkeztu du Ramon Vizcainok

Enplegua erregulatzeko espedientea «lehenbailehen» aurkezteko. Hori izan zen Oiartzungo Ramon Vizcaino enpresako langileek zuzendaritzari egindako eskaera nagusia. Ostiralean jakinarazi zien zuzendaritzak langile guztiei kontratua eteteko baimena esk...

admin

Donibane Majestik-ek mendean hartu du Arrasate

Gipuzkoako Lurraldeko Lehen Mailan jokatzen duen Donibane Majestik eskubaloi taldeak Arrasate EB taldea hartu zuen mendean pasa den asteburuan. Markagailuan 27-19 jartzen zuela bukatu zen norgehiagoka. Lortutako puntu horiekin, sailkapenean laugarren p...

admin

Biharko ezohiko Udalbatzan, aurrekontuak hizpide

Biharko ezohiko Udalbatza deitu dute, 18:00etan, Donibaneko Arizabalo jauregiko pleno aretoan. Udalbatzarrean puntu bakarra jorratuko dute: 2011ko aurrekontu proposamena, hain zuzen ere. Hamaikabat alderdiak EAJren babesarekin batera, osoko zuzenketa a...

admin
Gehiago