2011/2

Gaur, barrikotea Amazkarren

Amazkar tabernan barrikotea egingo dute gaur, 21:00etatik aurrera. Txartelak 21 euro balio du.

admin

Joseba Etxarteren “harrokeria eta nagusikeria” salatu ditu ezker abertzaleak

Joseba Etxarte Hirigintza zinegotziaren jarrera salatu du ezker abertzaleak, eta “harrokeria eta nagusikeria” erabiltzen dituela iritzi dio. Etxarte “Hirigintza arloan ardura ez duena” bezala jo dute duela hiru urte (2008ko ekai...

admin

Abaraxka: otsailak 18

Euskal jolasak egingo dituzte Abaraxka ludotekan, 16:30etik aurrera.

admin

Asteburuan Trintxerpeko Hockey zazpiko Txapelketa bukatuko da

Asteburuan amaiera emango diote Trintxerpeko Hockey zazpiko Txapelketari. Zortzi partida jokatuko dituzte Andonaegiko kantxan eta honako taldeek hartuko dute parte: Trina, Reala, Lizeoa, Trintxer, Autoeskola Intensivo, Lagunak eta Atletico de San Sebas...

admin

Joko garbia XIX. mendean, eta XXI.ean

Gipuzkoan desagertu egin zen 1936ko gerraren ondoren. Iparraldean ez, baina azken urteetan bereziki indartzen ari da joko garbiaren modalitatea.

admin

Bihar, Donibane Majestik Bergararen kontra ariko da

Donibane Majestik taldeak bihar 18:00etan Elgoibarko Alcorta Forging Groupen kontra jokatuko du Olaizaga kiroldegian. Partida gogorra izango da, izan ere, Elgoibarko taldea ligako indartsuenetako bat da. Bestetik, Lurraldeko bigarren mailan dagoen Doni...

admin

Bihar Pasajes Bergararen kontra ariko da

Erregional Ohorezko Mailako Pasajes taldea Bergarara joango da bihar, 16:30ean partida jokatzera. Bergara taldea izango du aurkari eta Agorrosin zelaian jokatuko du. Pasajesek bigarren postuan jarraitzen du sailkapenean 47 punturekin eta liderrarengand...

admin

Azken Portu itxita bihar arratsaldean waterpolo partidagatik

Bihar, larunbatarekin, waterpolo partida jokatuko dute Azken Portu kiroldegian arratsaldez eta, horregatik, igerlekuak ezingo dira erabili 19:30etik, 22:00etara. Ordu horietan igerian aritu nahi duten bazkideek, Artalekuko kiroldegiko igerilekuak erabi...

admin

Fermin Muguruza buruko gaixotasunen gaineko mitoak deusezteko bideo bateko protagonista

Fermin Muguruza musikaria eta Agifeseko erabiltzaile Lucas Parma Calvo dira protagonistak Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu kanpainaren bigarren bideoaren protagonistak. Bideoak bi protagonisten arteko hizketaldia laburbilt...

admin

77 euri litro

Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 77 euri litro jaso zituen urtarrilean. 2010eko hilabete berean 311 litro jaso zituen, beraz, 2011ko urtarrila 2009koa baino lehorragoa izan da (234 euri litro gutxiago egin zituen).

admin

Korrika prestatzeko bigarren bilera, gaur

Gaur, 18:00etan, Korrika prestatzeko bigarren bilera egingo du Korrika Batzordeak. Intxixu AEK Euskaltegiak bileran parte hartzera deitu ditu herritarrak. Euskaltegian bertan da.

admin

Abaraxka: otsailak 21

Ludoteka apainduko dute bertako bazkideek eta monitoreek, 16:30etik 19:30era.

admin

Martin Beramendik egindako balizko lege-hausteak epaitegietara eramango ditu Udalak

Ikerketa Batzordearen saioa izan da gaur eta saio horretan, Martin Beramendik 2003-2007 legegintzaldian alkate izan zenean egindako balizko lege-hausteak epaitegien esku uzteko diktamina onartu dute. Hurrengo astean izango den udalbatzarrean aztertuko da diktamina eta gero, auzitegien esku utziko da gaia. Aztertu diren gaietan delitu-zantzuak badaudela berretsi dute Miguel Castells eta Iñigo Iruin abokatuek egindako txostenek, eta beharrezko neurriak epaitegiek har ditzaten, euren esku utziko da gaia. Iazko azaroan Ikerketa Batzordeko kideek egindako azterketen berri eman zutenean, ondorio juridikoak aztertuko zirela jakinarazi zuten. Hau da ondorioa: “Donostiako Penaleko Auzitegian kereila jarriko da Martin Beramendiren kontra”. Ikerketa Batzordea Beramendik kontratazio gaietan egindako irregulartasunak eta lege-hausteak aztertzeko osatu zen hasieran. Baina, ikerketek aurrera egin ahala, 2003-2007 legegintzaldian balizko lege-hauste gehiago egon zirela detektatu zuten: “Gehiegizko gastuak protokolo, ordezkapen eta dietetan eta dokumentazio, espediente eta proiektu originalak berarekin eraman zituela udaletxetik Beramendik alkatetza utzi behar izan zuenean”. “Udalbatzarraren eskumenak bereganatu zituen Beramendik” Donostiako Penaleko Auzitegian kereila sartuko dute arlo hauetan egindako balizko lege-hausteengatik. Kontratazio gaietan, lege-hauste administratiboez gain (kontsignazio ekonomikorik gabe lanak esleitzea, proiektuz kanpoko obrak gauzatzea…), “balizko prebarikazio delituak ere atzeman dira”. Txarako parkeko lanekin Martin Beramendik izandako jarrera da epaitegien aurrera eramango dena. Izan ere, Miguel Castells abokatuaren txostenaren arabera, prebarikazio zantzuak [...]

admin

Irungo sokazko instrumentuen orkestra, gaur, udaletxean

Oiartzungo Flauta Taldeak kontzertua antolatu du gaurko. Irungo Musika Eskolako sokazko instrumentuen orkestra izango da udaletxeko areto nagusiko oholtza, Julio Bravo zuzendariaren batutapean. 19:30ean hasiko da kontzertua.

admin

‘Dada star’ itsasontziak su hartu du

Nabalaldea industriagunearen kaian abandonatutako Dada star itsasontziak sua hartu du. Pasaiako Portu Agintaritzatik jakitera eman dutenez, sutea 12:05ean ikusi dute eta orduan  jarri dituzte larrialdi zerbitzuak martxan. Ez dakite sua zerk eragin du...

admin

Eguzki panelak, hiri mantenurako egoitzan

Juan Carlos Merino alkateak, Joseba Etxarte Hiri Mantenurako zinegotziak eta Luis Andres Ingurugiro zinegotziak hiri mantenurako egoitzan jarri dituzten eguzki plakak aurkeztu dituzte gaur goizean. Guztira, 208 plaka jarri dituzte 40 kilowatteko potent...

admin

GKEentzako laguntzak onartu ditu Udalak

Hezkuntza eta Gazteria batzordeak garapen bidean dauden herrialdeentzako proiektuak finantzatzeko 2010. urteari dagozkion laguntzak onartu zituen pasa den asteartean. Horiekin batera kultur aniztasunaren sentsibilizazioari dagokionak ere onartu zituen....

admin

Oiartzun Irratia: otsailak 18

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Joel Rodriguezen eskutik, zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Info7 irratiko koordinatzailea den Eiderrekin hitz egingo dute, antolatutako kontzertuen eta bosgarren urteurrenaren berri ema...

admin

Iruzurrekin kontuz ibiltzeko deia egin dute

Udaleko Kontsumo Zerbitzutik abisua eman dute telefono bidezko zenbait ustezko publizitate kanpainen atzean iruzurrak daudela. Hain zuzen ere, erakunde ofizialen izenean jasotako deiak egin izan direla (udaltzaingoaren partez esaterako), batez ere kome...

admin

Kanpamentua, aireportuan

Protestaldi ikusgarria egin dute gaur Hondarribiko aireportuan lan egiten duten AENAko hogei langile inguruk. CCOO sindikatuaren deiari erantzunez, 06:00etan errepide ondoko aireportuko belardian kanpamentua antolatu dute, bi kanpin denda txikiz eta mahai batzuez osatuta. Horrekin batera, zuhaitzetik zuhaitzera zihoan pankarta bat eta gasolina bidoiekin egindako pareta bat eraiki dituzte: AENAren aireportuen pribatizazioari ez leloa idatzi dute bidoietan. Espainiako Gobernuak aireportuak pribatizatzeko duen asmoaren harira mobilizatu dira Hondarribiko aireportuko langileak. «Proposamenak egungo sistemaren %49a pribatizatzea proposatzen du, eta gainera ez du argitzen aurreragorako zeintzuk diren asmoak». CCOOeko arduradunek, egungo aireportuen lan egiteko modua ona dela uste dute: «Zerbait ona denean ez dago aldatu beharrik». «Erabat publikoa den eta sarean oinarritua dagoen egungo sistema ona da. Pribilegiatua da  Europako eta munduko hainbat aireporturen jarduerarekin alderatzen bada», diote langileek. Elkarretaratzearen deitzaileentzat, «Europako tarifa konpetitiboenak eskaintzen dira Espainiako Estatuko aireportuetan», eta herritarrei euro bakar bat ere kendu gabe, «AENAk bere bideak dituelako autofinantzatzeko». Horregatik, langileek ez dute pribatizazioaren beharrik ikusten, «egungoa ondo doan sistema delako, eta Europak eskaintzen duena baino kostu gutxiagoko zerbitzua ematen dugulako». Hondarribiko aireportua defizitarioa denez, bertako langileak beldur dira pribatizazioarekin itxiko dutelako, edo beste aireportuentzako «apeadero gisa» gera daitekeelako, CCOOekoen arabera.

admin
Gehiago