Oraindik badira plazak Itsas Mendikoekin eskiatzera joateko

Donibaneko Itsas Mendik iraupen eskian trebatzeko ikastaroa antolatu du iganderako. Antolatzaileek esan dutenez, oraindik geratzen dira autobusa betetzeko plaza gutxi batzuk, eta azken unean animatzen direnek 679 56 88 85  telefono zenbakira dei dezak...

Donibaneko Itsas Mendik iraupen eskian trebatzeko ikastaroa antolatu du iganderako. Antolatzaileek esan dutenez, oraindik geratzen dira autobusa betetzeko plaza gutxi batzuk, eta azken unean animatzen direnek 679 56 88 85  telefono zenbakira dei dezakete izena emateko. Ikastaroan haurrak nahiz helduak parte har dezakete, eta eski alpinoan ere ibiltzeko aukera izango dute hala nahi dutenek. Cauterets-era joango dira Itsas Mendikoek. 06:30ean irtengo dira, Meipitik. 30 euro ordaindu behar dute helduek, eta 20 euro haurrek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.