Zartagina, mailua eta kanta
Jantzi zatarrak, zartagina, mailua eta abestiak. Horiek dira Kaldereroen osagai nagusiak. Urtero-urtero inauteriak iragarriz ateratzen dira hamarnaka lagun desfilean Hungariatik etorritako Kaldereroak direla aldarrikatuz. Hamabi hilabetean behin, 30 urtez. Denbora hori daramate Alabergako Arditurri auzo elkarteko kideak festa hori antolatzen. Aurten, beraz, urtebetetze berezia daukate. Egun oparoagoak dituzte buruan Valeriano Sanchezek eta Jesus Manuel Solinok. Beraiek dira Kaldereroen desfilearen erantzuleak. Sanchezek azaldu duenez, duela 30 urte Udaletik Inauteriak antolatzeko proposatu zioten elkarteari, eta bilkuran Kaldereroak egitea ere onartu zen. Jon Arriaga orduko Hirigintza Batzordeko presidenteari ideia bikaina iruditu zitzaion. Hala, Kresalako kide batekin harremanetan jarri ziren eurek ere festa hori antolatzen zutelako, eta horrela hasi ziren. Sanchezen arabera, orduan Donostian gizonek bakarrik har zezaketen parte desfilean, baina Errenteria-Oreretakoan mistoa egitea erabaki zuten. Lehenengo egun horren oroitzapen ona daukate. Jende askok parte hartu zuela esan dute, baina aurretik lan handia egin behar izan zutela: “Gurdiak muntatu, konpondu, zaldi eta astoentzako burdineriak eskatzera joan ondoko herrietara… lan handia izan genuen”. Hamar edo hamabi lagun ibiltzen ziren guztia ongi muntatzen. Goizean egin behar izaten zen lana gero ezerk ez huts egiteko. Sari txiki bat ere izaten zen parte-hartzaileentzat amaieran: lunch-a. Egun ere ohitura horiei eusten diete. Hala ere, garai horietatik gaur egunera aldaketa [...]
Jantzi zatarrak, zartagina, mailua eta abestiak. Horiek dira Kaldereroen osagai nagusiak. Urtero-urtero inauteriak iragarriz ateratzen dira hamarnaka lagun desfilean Hungariatik etorritako Kaldereroak direla aldarrikatuz. Hamabi hilabetean behin, 30 urtez. Denbora hori daramate Alabergako Arditurri auzo elkarteko kideak festa hori antolatzen. Aurten, beraz, urtebetetze berezia daukate.
Egun oparoagoak dituzte buruan Valeriano Sanchezek eta Jesus Manuel Solinok. Beraiek dira Kaldereroen desfilearen erantzuleak. Sanchezek azaldu duenez, duela 30 urte Udaletik Inauteriak antolatzeko proposatu zioten elkarteari, eta bilkuran Kaldereroak egitea ere onartu zen.
Jon Arriaga orduko Hirigintza Batzordeko presidenteari ideia bikaina iruditu zitzaion. Hala, Kresalako kide batekin harremanetan jarri ziren eurek ere festa hori antolatzen zutelako, eta horrela hasi ziren. Sanchezen arabera, orduan Donostian gizonek bakarrik har zezaketen parte desfilean, baina Errenteria-Oreretakoan mistoa egitea erabaki zuten.
Lehenengo egun horren oroitzapen ona daukate. Jende askok parte hartu zuela esan dute, baina aurretik lan handia egin behar izan zutela: “Gurdiak muntatu, konpondu, zaldi eta astoentzako burdineriak eskatzera joan ondoko herrietara… lan handia izan genuen”. Hamar edo hamabi lagun ibiltzen ziren guztia ongi muntatzen.
Goizean egin behar izaten zen lana gero ezerk ez huts egiteko. Sari txiki bat ere izaten zen parte-hartzaileentzat amaieran: lunch-a. Egun ere ohitura horiei eusten diete. Hala ere, garai horietatik gaur egunera aldaketa handiak izan dira, batik bat jendearen parte-hartzeari dagokionean.
Astoa, elizan
Sanchezek onartu du gaur egun herrian ez dela Donostian bezain beste sentitzen jai hori. “Garai batean asto bat ere sartu zuten elizan, eta gu ere tabernaz taberna ibiltzen ginean astoarekin abesten. Paraisora ere asto txiki batekin sartzen ginen. Ilusio handia geneukan, baina asko galdu da”, esan du.
Hala ere, tradizio handiko festa dela uste du Sanchezek, 30. hamarkadan ere bere amak Kaldereroetako abestiak kantatzen zituela gogoratzen baitu.
Hori guztia ez galtzeko eta jendea erakartzeko hainbat ideia izan dituzte.
Aurten, esaterako, Udal Txistulari Bandaren laguntza izango dute. 19:30ean aterako dira auzo elkartetik, eta ohiko ibilbidea egin ondoren, Zumardian elkartuko dira bandarekin. Guztiak elkarrekin Kaldereroetako abestiak kantatuko dituzte.
Arratsaldean ateratzearena ere berritasun bat da. Izan ere, urteetan gaueko ekimena izan da desfilea. 22:00etan ateratzen ziren, 00:00etan amaitu, eta ondoren festa ordu txikietara arte luzatzen zen elkartean. Orduan, baina, helduak izaten ziren batez ere Kaldereroetan ateratzen zirenak, eta egun, berriz, haurrak.
Egunotan entseatzen ari dira (19:30ean egoitzan), eta herritar guztiak animatu dituzte parte-hartzera. Zartaginak eta mailuak beraiek jartzen dituzte, eta abesteko eta jai giroan murgiltzeko gogoa besterik ez da falta.

