Saskibaloiko Allerruren garaipena: 68-60
Lau hilabeteren ondoren, Allerruren saskibaloi taldeak garaipena lortu du berriz ere. Beasaingo Autorecambios Goiherriren kontra irabazi zuten Bekoerrota kiroldegian lezoarrek: 68-60. Garaipen horrekin, gainera, azkeneko postua utzi dute lezoarrek, bea...
Lau hilabeteren ondoren, Allerruren saskibaloi taldeak garaipena lortu du berriz ere. Beasaingo Autorecambios Goiherriren kontra irabazi zuten Bekoerrota kiroldegian lezoarrek: 68-60. Garaipen horrekin, gainera, azkeneko postua utzi dute lezoarrek, beasaindarren kaltetan. Hala ere, hiruna partida irabazi dituzte bi taldeek. Azkeneko garaipena urriaren 31n lortu zuten, talde beraren kontra. Datorren partida Carnicas San Marcial Irungo taldearen kontra jokatuko dute, etxean berriro.

