Onik daude Libiara motoan ibiltzera joandako lagunak
Libiako Murzac-eko basamortua zeharkatzera joandako motorzale gipuzkoarrak onik daudela jakin ahal izan du OARSO BIDASOKO HITZA-k. 18 lagun dira guztira eta tartean, oiartzuarrak, donostiarrak, irundarrak eta hondarribiarrak daude. Motorzale oiartzuarren hurbilekoek jakinarazi dutenez, koordenatuen bidez senideek badakite motorzaleak beren plana jarraitzen ari direla. Hitz egiteko aukera, baina, ez dute oraindik izan, komunikazioak oso zailak direlako, eta kezkatuta daude herrialdetik irteteko izan ditzaketen arazoengatik.