Ludoteketan izena emateko epea aste honetan bukatzen da
Larunbatean (otsailaren 26a) bukatzen da Pasaiako udal ludoteketan izena emateko epea. Interesatuek egun hori baino lehen 24,05 euro ordaindu behar dituzte. Eskaera formalizatzen den une berean ordainduko da kuota. Zerbitzua 4 eta 12 urte bitarteko hau...
Larunbatean (otsailaren 26a) bukatzen da Pasaiako udal ludoteketan izena emateko epea. Interesatuek egun hori baino lehen 24,05 euro ordaindu behar dituzte. Eskaera formalizatzen den une berean ordainduko da kuota. Zerbitzua 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzako bideratuta dago. Hiru ludotekek irekitzen dute astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 13:00etara.