Honbuko kirolariak, Espainiako Txapelketara
Arrakasta izan zuten herenegun Elorsoron jokatutako Gipuzkoako eta Euskadiko kenpo txapelketek, bai ikusle aldetik eta baita parte hartzaileei dagokienez ere. 150 lehiakidek parte hartu zuten txapelketetan. Horietako batzuk apirilaren 30eko Espainiako Txapelketarako (Madrilen) txartela lortu zuten. Horien artean Oiartzungo Honbu Japoniar Zentro Kulturaleko kide hauek: Alain Isasak; Alain Basasorok; Naiara Benitezek; Ekaitz Benitezek; Jon Ander Rodriguezek; Gotzon Retegik; Irati Matelok; Josu Otegik; Zuriñe Ostolaizek; Iker Matelok eta Oialeku Falerok. Herenegun Elorsorora hurbildu ziren ikusleek, bestalde, kenpoko modalitate ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten: Katak, Kobudo, Goshin eta Kumite. Antolatzaileek, azkenik, eskerrak eman dizkiote Oiartzungo Udalari eta Javier Manceras Federazioko presidenteari, kenpoari ematen dioten babesagatik.
Arrakasta izan zuten herenegun Elorsoron jokatutako Gipuzkoako eta Euskadiko kenpo txapelketek, bai ikusle aldetik eta baita parte hartzaileei dagokienez ere. 150 lehiakidek parte hartu zuten txapelketetan. Horietako batzuk apirilaren 30eko Espainiako Txapelketarako (Madrilen) txartela lortu zuten. Horien artean Oiartzungo Honbu Japoniar Zentro Kulturaleko kide hauek: Alain Isasak; Alain Basasorok; Naiara Benitezek; Ekaitz Benitezek; Jon Ander Rodriguezek; Gotzon Retegik; Irati Matelok; Josu Otegik; Zuriñe Ostolaizek; Iker Matelok eta Oialeku Falerok.
Herenegun Elorsorora hurbildu ziren ikusleek, bestalde, kenpoko modalitate ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten: Katak, Kobudo, Goshin eta Kumite.
Antolatzaileek, azkenik, eskerrak eman dizkiote Oiartzungo Udalari eta Javier Manceras Federazioko presidenteari, kenpoari ematen dioten babesagatik.