Aurtengo tasak eta zergak ordaintzeko epeen berri eman du Udalak
Datorren hilean ekingo dio Udalak 2011ko tasak eta zergak kobratzeari, eta hori dela eta, publiko egin du horiek ordaintzeko egutegia. Informazioa Udalaren webgunean topa daiteke, www.pasaia.net helbidean. Ordaintzeko epeekin batera, zergetarako Pasaia...
Datorren hilean ekingo dio Udalak 2011ko tasak eta zergak kobratzeari, eta hori dela eta, publiko egin du horiek ordaintzeko egutegia. Informazioa Udalaren webgunean topa daiteke, www.pasaia.net helbidean. Ordaintzeko epeekin batera, zergetarako Pasaian onartu diren hobarien berri zabaldu dute. Ordainketak webgunearen bidez egin daitezkeela ohartarazi du Udalak. Argibideetarako 943 344 147 telefono zenbakira dei daiteke.