Allerruk 0-1 galdu du Dunboa-Eguzkiren kontra, Plazetan
Allerruk ezin izan zituen Dunboa-Eguzki irundarrak gainditu larunbatean jokatutako partidan. Gol bakarreko aldea egon zen markagailuan: 0-1 irabazi zuten irundarrek. Larunbateko partida irabaziz gero, goiko postuetara begira jartzeko aukera zuten lezoa...
Allerruk ezin izan zituen Dunboa-Eguzki irundarrak gainditu larunbatean jokatutako partidan. Gol bakarreko aldea egon zen markagailuan: 0-1 irabazi zuten irundarrek. Larunbateko partida irabaziz gero, goiko postuetara begira jartzeko aukera zuten lezoarrek, baina ezin izan zituzten irundarrak gainditu. Izan ere, Dunboa-Eguzki tal indartsua da, laugarren posturaino igo baita.
Erregional Preferente Mailako 21. jardunaldia izan zen asteburuan jokatu zutena eta, bukatzean, 29 puntu ditu Lezoko taldeak, Sanpedrotarra taldearekin berdinduta. Bederatzigarren postuan daude orain lezoarrak. Denboraldiko zortzigarren partida galdu dute Egoitz Etxarriren mutilek, urtea hasi denetik bigarrena.
Datorren partida Irunen jokatuko dute, Behobia taldearen kontra. Hirugarren postuan daude behobiarrak.
Bigarren taldeak, bina
Larunbatean Plazetan jokatu zuten partida bakarra ez zen izan Allerruren lehen taldearena. Allerru Bk ere jokatu zuen eta berdinketa lortu zuen Legazpiko Ilintxa taldearen kontra: 2-2.
Igoera faseko zazpi jardunaldiren ondoren, azkenaurreko postuan daude lezoarrak, bost punturekin. Hurrengo partida Donostian, Vasconia taldearen kontra.

