Oiartzun-Gure Txokoa, areto futbolean
Gipuzkoako Bigarren Mailako areto futboleko Oiartzun taldeak Gure Txokoaren kontra jokatuko du gaur asteburu honetako jardunaldia. Partida jokatzen 16:30ean hasiko dira, Elorsoro kiroldegian. Maila bereko herriko beste taldeak, Power Rangers izenekoak,...
Gipuzkoako Bigarren Mailako areto futboleko Oiartzun taldeak Gure Txokoaren kontra jokatuko du gaur asteburu honetako jardunaldia. Partida jokatzen 16:30ean hasiko dira, Elorsoro kiroldegian.
Maila bereko herriko beste taldeak, Power Rangers izenekoak, aldiz, atzo jokatu zuen asteburuko jardunaldia, Aretxabaletaren kontra. Elorsoro kiroldegian 4-3 gailendu ziren oiartzuarrak.
Sailkapenari dagokionez, Oiartzun laugarren postuan dago 33 punturekin. Power Rangers, berriz, hamabigarren taldea da, 20 punturekin.

