Mutilek Hernaniren kontra jokatuko dute gaur
OKE Oiartzun Kirol Elkarteko Ohorezko Erregional Mailako mutilek Hernaniren kontra jokatuko dute asteburuko jardunaldia. Gaur arratsaldean jokatuko dute partida, 16:15etik aurrera, Karla Lekuona Ugaldetxoko zelaian. Pasa den asteburuan Pasajesen kontra...
OKE Oiartzun Kirol Elkarteko Ohorezko Erregional Mailako mutilek Hernaniren kontra jokatuko dute asteburuko jardunaldia. Gaur arratsaldean jokatuko dute partida, 16:15etik aurrera, Karla Lekuona Ugaldetxoko zelaian.
Pasa den asteburuan Pasajesen kontra berdinketa lortu ondoren, oiartzuarrek bi postu egin zituzten behera sailkapenean. Egun, 36 puntu dituzte eta zazpigarrenak dira. Hernanikoak, berriz, liderrak dira, 48 punturekin.

