Janari bilketan parte hartzeagatik, eskerrak
Herriko El Watan elkarteak eskerrak eman dizkie oiartzuarrei eta Sahararen aldeko janari bilketan parte hartu duten guztiei. El Wataneko kideek jakinarazi dutenez, jaso duten laguntza handia izan da: “Hamabi tona janari, 8.000 konpresa eta horrez gain, kirola egiteko jantziak”. Era berean, eskerrak eman dizkiete Haurtzaro Ikastolari, Elizalde Eskolari, Alcampo merkatalguneari, Carrefour merkatalguneari, Catelsa enpresako langileei eta Orereta Ikastolari. Elkarteak, gainera, auto bat lortu du eta errefuxiatu kanpamentuetara bidaliko du. Zehatzago esateko, gerran eta minen ondorioz zauritutakoen ospitalera. Autoarekin batera, materiala ere bidaliko dute Saharara: “Hainbat material bildu dugu, batetik, ospitalerako botikak, eta bestetik, emakumeentzako proiektu baterako baliabideak”. Oporrak bakean Bestalde, El Watanetik jakinarazi dute aurten ere Oporrak bakean proiektuari ekingo diotela. Familia berriak behar dituzte udan haurrak etxean hartzeko. Lehenbailehen jakin nahi dute boluntariorik badagoen. Hala, interesdunek 605 71 36 92 zenbakira deitu behar dute.
Herriko El Watan elkarteak eskerrak eman dizkie oiartzuarrei eta Sahararen aldeko janari bilketan parte hartu duten guztiei. El Wataneko kideek jakinarazi dutenez, jaso duten laguntza handia izan da: “Hamabi tona janari, 8.000 konpresa eta horrez gain, kirola egiteko jantziak”. Era berean, eskerrak eman dizkiete Haurtzaro Ikastolari, Elizalde Eskolari, Alcampo merkatalguneari, Carrefour merkatalguneari, Catelsa enpresako langileei eta Orereta Ikastolari.
Elkarteak, gainera, auto bat lortu du eta errefuxiatu kanpamentuetara bidaliko du. Zehatzago esateko, gerran eta minen ondorioz zauritutakoen ospitalera. Autoarekin batera, materiala ere bidaliko dute Saharara: “Hainbat material bildu dugu, batetik, ospitalerako botikak, eta bestetik, emakumeentzako proiektu baterako baliabideak”.
Oporrak bakean
Bestalde, El Watanetik jakinarazi dute aurten ere Oporrak bakean proiektuari ekingo diotela. Familia berriak behar dituzte udan haurrak etxean hartzeko. Lehenbailehen jakin nahi dute boluntariorik badagoen. Hala, interesdunek 605 71 36 92 zenbakira deitu behar dute.


