Ander Elosegi txapeldunorde Australiako Openeko finalean
Santiagotarrak taldeko Ander Elosegi piraguistak bigarren postua eskuratu du Australiako Openeko finalean, C1 Mailan. Tony Estanguet (bi aldiz munduko txapeldun) frantziarrarekin lehia estua izan du, baina azkenean ez du lehen postua lortzerik izan. H...
Santiagotarrak taldeko Ander Elosegi piraguistak bigarren postua eskuratu du Australiako Openeko finalean, C1 Mailan. Tony Estanguet (bi aldiz munduko txapeldun) frantziarrarekin lehia estua izan du, baina azkenean ez du lehen postua lortzerik izan. Hurrengo bideoan Elosegik Richard Fox konoista-ohi britainiarraren galderei erantzuten die, euskaraz.
Bestalde, Santiagotarrak taldeko Jone Otañok finalaurdenetan parte hartu du, baina ez du finalera pasatzerik lortu. Zigor bat medio, 30. postuan gelditu da.

