Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Talaiako garbigune berria egiteko lurra utzi dio Udalak Mankomunitateari

2.000 metro koadro inguruko eremua da; garbigune zerbitzua «oraindik hobea» izango dela dio Udalak

admin
Bidasoa
2011/02/17

Hilaren hasieran iragarri zuenez, behin betiko garbigunea eraikiko du San Markoko Mankomunitateak Talaia poligonoan, egun Udalaren garbigunea dagoen lekuan. Udaletik jakinarazi dutenez, Udalak berak eskatu dio Mankomunitateari garbigune berria egiteko eta proiektua dagoeneko onartu du San Markoko batzarrak (pasa den asteazkeneko ohiko batzarrean, hain zuzen ere). San Markoko Mankomunitateak garbigunea eraikitzeko lanak bere gain hartuko ditu, baita kudeaketa ere.

Garbigunea eraiki ahal izateko, Udalak lur eremu bat utziko dio Mankomunitateari. 2.000 metro koadro inguruko eremua da, eta hamar urterako utziko dio, dohainik. Trukean, Oiartzungo Udalak Mankomunitateari baldintza bat jarri dio: «Eskainiko duen zerbitzua Oiartzungo herriari eskaintzea». Hala ere, Oiartzungo bizilagunez gain, eskualdeko gainerako herrietako bizilagunek ere erabili ahal izango dute Talaiako garbigune berria, eraikitzen denean.

Otsaileko ohiko udalbatzarrean onartuko dute lurraren kontzesioa egitea. Eusko Jaurlaritzak, dagoeneko, oniritzia eman dio jarduera baimenari.

Garbigunearen «arrakasta»
Garbigune berriari esker, orain arte oiartzuarrei eskaini zaien garbigune zerbitzua «oraindik hobea» izango dela nabarmendu dute Udaletik.

Atez ateko bilketa martxan jartzearekin batera, etxeko noizbehinkako hondakin handiak eta arriskutsuak uzteko behin-behineko garbigunea jarri zuen Udalak Talaia poligonoan. Herritarren artean oso harrera ona izan du: «Horren adierazgarri da, besteak beste, maiatzaren 23tik bertan bildu den hondakin kopurua: 188.479 kilotik gora jaso dira».

Hasieran egindako aurreikuspenak gainditu dituzte datu horiek eta Udalak eremua handitu behar izan du, «hasieran prestatutako eremua bikoiztuz». Garbigune berria, behin betiko azpiegitura izango da.

Hondakin berezientzako
Udaletik gogorarazi dutenez, garbigunea etxeko hondakin bereziak biltzeko prestatutako eremua da. Bertan jasotzen dira egurra; material elektrikoa eta elektronikoa; altzariak; material toxikoa; obra txikien hondakinak; txatarra…

Langile autonomoen edo gisakoen hondakinak, bestalde, ez dira jasotzen garbigunean. Horientzako garbigune berezia San Markosen bertan dago.

Garbigunearen ordutegia ere gogorarazi dute: astelehenetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara dago irekita, baita astearte, asteazken eta ostiral arratsaldeetan ere, 17:00etatik 20:00etara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.