Torturaren kontrako ekimenak Oiartzunen
Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimendutik (OAAM) esan dutenez, 2010. urtean “63 euskal herritar torturatu dituzte ertzainek, guardia zibilek eta Espainiako Poliziako kideek”. Aldi berean OAAMk eman dituen datuen arabera, azken 50 urteean 10.000 euskal herritarrek “jasan dute tortura”. Hala, horren kontrako jarrera agertzeko eskatu diete herritarrei, eta era berean, bihar (igandea) 13:00etan Doneztebe plazan egingo den torturaren kontrako elkarretaratzean parte hartzeko eskatu diete. Horrez gain, otsaila guztian zehar udaletxeko areto nagusian torturaren gaineko erakusketa jarrita dagoela gogorarazi dute. OAAMren ustez, Euskal Herrian aro politiko berri bat zabaltzen ari da, “eta hori oztopatzeko Espainiako Gonernuaren arma nagusienetakoa tortura da”. Horregatik, azken aldian tortura kasuak handitu egin direla diote OAAMtik, “eta horrek, argiki, helburu politiko zehatz batzuei erantzuten die”. Irudian, gaur goizean Herribusen linean egin duten torturaren kontrako ekintzaren une bat.
Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimendutik (OAAM) esan dutenez, 2010. urtean “63 euskal herritar torturatu dituzte ertzainek, guardia zibilek eta Espainiako Poliziako kideek”. Aldi berean OAAMk eman dituen datuen arabera, azken 50 urteean 10.000 euskal herritarrek “jasan dute tortura”. Hala, horren kontrako jarrera agertzeko eskatu diete herritarrei, eta era berean, bihar (igandea) 13:00etan Doneztebe plazan egingo den torturaren kontrako elkarretaratzean parte hartzeko eskatu diete. Horrez gain, otsaila guztian zehar udaletxeko areto nagusian torturaren gaineko erakusketa jarrita dagoela gogorarazi dute.
OAAMren ustez, Euskal Herrian aro politiko berri bat zabaltzen ari da, “eta hori oztopatzeko Espainiako Gonernuaren arma nagusienetakoa tortura da”. Horregatik, azken aldian tortura kasuak handitu egin direla diote OAAMtik, “eta horrek, argiki, helburu politiko zehatz batzuei erantzuten die”.
Irudian, gaur goizean Herribusen linean egin duten torturaren kontrako ekintzaren une bat.