Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimendutik (OAAM) esan dutenez, 2010. urtean “63 euskal herritar torturatu dituzte ertzainek, guardia zibilek eta Espainiako Poliziako kideek”. Aldi berean OAAMk eman dituen datuen arabera, azken 50 urteean 10.000 euskal herritarrek “jasan dute tortura”. Hala, horren kontrako jarrera agertzeko eskatu diete herritarrei, eta era berean, bihar (igandea) 13:00etan Doneztebe plazan egingo den torturaren kontrako elkarretaratzean parte hartzeko eskatu diete. Horrez gain, otsaila guztian zehar udaletxeko areto nagusian torturaren gaineko erakusketa jarrita dagoela gogorarazi dute. OAAMren ustez, Euskal Herrian aro politiko berri bat zabaltzen ari da, “eta hori oztopatzeko Espainiako Gonernuaren arma nagusienetakoa tortura da”. Horregatik, azken aldian tortura kasuak handitu egin direla diote OAAMtik, “eta horrek, argiki, helburu politiko zehatz batzuei erantzuten die”. Irudian, gaur goizean Herribusen linean egin duten torturaren kontrako ekintzaren une bat.
Udaletik jakinarazi dutenez, Dario Regoyos kaletik Berroeta margolariaren kalera jeisten den eskailera mekanikoa otsailaren 14tik 20ra itxiko dute, mantenu lanak egiteko.
Xoldo ostatuak mus txapelketa antolatu du otsailaren 25erako, ostiralarekin, 20:30etik aurrera. Izen ematearen prezio 10 eurokoa izanen da. Xoldotik iragarri dutenez, irabazleentzako opariak egonen dira, eta parte-hartzaileentzat zerbait jateko eta eda...
Poker txapelketa antolatu dute otsailaren 26erako Biriatuko Xoldo ostatuan, larunbatarekin, 18:30etik aurrera. Izen ematearen prezio 10 eurokoa izanen da. Irabazleentzako opariak egonen dira, eta parte-hartzaileentzat zerbait jateko eta edateko ere. In...
Izaskun Gomez (Donostia, 1965) izango da PSE-EEren Pasaiako alkate izateko hautagaia. Atzo aurkeztu zuen hautagaitza Gomezek, Trintxerpen, Pasaiako Talde Sozialistaren Herriko Etxean. Ideia nagusi bezala, Pasaia “lau barrutiren batura” izateari utzi, eta “benetako udalerria” izateko nahia agertu zuen. Bide horretan, kanpo kaian kokatu zuen asmo nagusi hori, “horrela, egungo portuko eremuak hustuko direlako, eta Pasaian zerbitzuen, etxebizitzen, aisia guneen eta azpiegituren hobekuntza nabarmena emango da”. Miguel Buen izan zuen lagun Gomezek hautagaitzaren aurkezpenean. Egungo Pasaiako Portuko Agintaritzako presidentea eta PSE-EErren ahaldun nagusi izateko hautagaia da errenteriarra. Hala, Gomezek esan zuen erakundeek Pasaiarekiko konpromisoa dutela, “eto hori etorkizunerako bermea da. Erakundeak biziberritzearen trenean sartzen ari dira, eta Pasaiako Udala ezin da nasan gelditu. Pasaia ezin da definizio ezan eta kexuan betirako gelditu”. Horregatik, Miguel Buenek Pasaiarekin izan duen “sentsibilitatea eta jarrera ona” goraipatu zuen Gomezek, “portuaren interesak eta Pasaiaren beharrak uztartzen jakin duelako. Pasaiako alkate izan balitz bezala ikusi dute Miguel Buen”. Hala, Pasaiak “lidergoa” behar duela adierazi zuen Buenek, eta horrela, Pasaiako alkate izan zen bitartean Izaskun Gomezek egin zuen lana goraipatu zuen, eta kanpo kaiaren beharrean sakondu zuen: “Gipuzkoarako ezinbestekoa da. Pasaia biziberritzeko ere oso garrantzitsua da kanpo kaia”. 2003-2007 legegintzaldian alkate Izaskun Gomezen ibilbide politikoa zabala da. Besteak [...]
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak 2000 euroko laguntza eman dio Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoari (FICAB). Hala jakinarazi zuen ostiralean Blanca Urgell sailburuak, Oiasso museora eginiko bisitan. Jaurlaritzak 75 piezen mailegua egin dio...
Gaur, 23:00etatik aurrera eta Antxoko Gaztetxean, Kantarikatura izeneko ikuskizuna egingo dute. Bertsolarien eta marrazkigileen arteko saioa da Kantarikatura. Hala, bertsotan Jon Martin, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Arkaitz Oiartzabal ariko diren bitartean, Unai Gaztelumendik egingo ditu marrazkiak. Gaiak jartzen Egoitz Zelaia ibiliko da.
Trintxer Mendi Taldeak, Euskal Herriko biraren baitan, Bizkaira irteera antolatu du hilaren 20an (igandea). Turtzioz eta Karrantza arteko bidea egingo dute, sei bat ordutan. Izena eman nahi dutenek, Trintxerpeko Sonesa Kirolak dendatik pastu behar dute. Bestela, bi telefono zenbaki prest dituzte interesdunen arretarako: 943 39 07 21 eta 679 23 36 60. Datorren asteko igandean 07:30ean aterako da autobusa Trintxerpetik Bizkaira joateko. Irteeraren prezioa 15 eurokoa da.
Asteazkenean, hilaren 16an, odol erauzketak egingo dituzte Pasai Antxoko Kultur Etxean. Interesa duenak 18:30etik 20:30era odola emateko aukera izango du. 18 urte baino gehiago izan behar dira odola eman ahal izateko.
Madame Marguerite antzezlana taularatuko dute heldu den astean Mendi Zolan kultur gunean. Otsailaren 18an da hitzordua, ostiralarekin, 20:30etik aurrera. Ekitaldia Kultur sasoiko egitarauean barne delarik, Zubixka txartela erabili daitekeela jakinarazi...