Gaur goizean jokatu da Orion (Zarautzek antolatuta) Gipuzkoako Batelen Ligako laugarren jardunaldia. Sei kategorietatik lautan Oarsoaldeko ordezkariek irabazi dute, honako mailetan: nesken Haur-Kadete Mailan, Errenteria-Oreretako Hibaikak; mutilen Haur Mailan, Hibaikak; mutilen Kadete Mailan, San Juanek eta mutilen Gazte Mailan, San Pedrok. Bestalde, nesketan, Gazte Mailan, Oriok irabazi du estropada eta seniorretan ere horiak izan dira helmugara iristen azkarrenak, San Pedrok baino lau segundo gutxiago behar izan dituztelako. Ondoko estekan sartuz gero gaurko estropadaren sailkapen guztiak ikus daitezke.
Ligako hurrengo estropadak datorren asteko larunbatean, hilaren 20an, Trintxerpen egingo dituzte (goizez).
Gipuzkoako Liga laugarren jardunaldia