Jaurlaritzak FICAB diruz lagundu du, lehen aldiz
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak 2000 euroko laguntza eman dio Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoari (FICAB). Hala jakinarazi zuen ostiralean Blanca Urgell sailburuak, Oiasso museora eginiko bisitan. Jaurlaritzak 75 piezen mailegua egin dio...
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak 2000 euroko laguntza eman dio Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoari (FICAB). Hala jakinarazi zuen ostiralean Blanca Urgell sailburuak, Oiasso museora eginiko bisitan. Jaurlaritzak 75 piezen mailegua egin dio Irungo museoari, erakusketa iraunkorra osatu dezaten.Erakusketa berritua ikusteko eginiko bisita horretan eman zuen Urgellek bere sailaren diru laguntzaren berri, 2010eko ekitaldiari dagokiona.
Hamarkada bete zuen iaz FICABek. Azaroaren 16tik 20ra ospatu zen, eta 31.988 euroko aurrekontua izan zuen. Udaletik nabarmendu nahi izan dute Irungoa “Estaduko arkeologia zinemaldi bakarra” izan arren, iazkoa bitarte ospatu diren bederatzi aldietan ez duela Jaurlaritzaren laguntzarik jaso.
Gazte Antzerkiaren Jaialdiari ere
Irunen egiten den beste ekitaldi bat ere diruz lagundu du Urgellen departamentuak, hots, uztailan antolatzen den Gazte Antzerkiaren Erakustaldia. Guztira 4500 euro eman ditu Jaurlaritzak 2010ean XXVI. aldia ospatu zuen jaialdiari.