Odol emaileek elkartasun keinua egiteko eskatu diete herritarrei
Oarsoaldeko eta Bidasoko odol emaileen elkarteek 2011n ere odola emateko eskatu diete herritarrei. Horrekin batera, urte osorako egutegia zehaztu dutela jakinarazi dute. Ondoko koadroan dago otsailean eta martxoan egingo dituzten erauzketen zerrenda.
Hala, odol emaileek nabarmendu dutenez, elkartasun keinua egiten dutenen kopurua jaitsi egin da 2010ean: «Odolaren beharra, ordea, ez. Krisialdiak eremu askotan du eragina, baita odola ematen dutenen artean ere. Horregatik, denen hondar alea baino, denen odol tanta beharrezkoa da orain inoiz baino gehiago».
Hala, Irunen, Hondarribin, Pasaiako barrutietan, Errenteria-Oreretan, Lezon eta Oiartzunen egingo dituzte erauzketak aurten.
Otsaileko eta martxoko erauzketak
Irun. Otsailean: 10ean, 17an eta 24an; martxoan: 10ean, 17an eta 24an.
Hondarribia. Martxoaren 3an.
Errenteria-Orereta. Martxoaren 1ean eta 2an.
Pasaia. Otsailean: 8an (San Pedron) eta 16an (Antxon); martxoan: 16an (Antxon) eta 17an (Donibanen).
Oiartzun. Otsailaren 15ean.
Lezo. Martxoaren 31n.