Matrikulazio kanpainaren baitan, hitzaldia eta ate irekiak Haurtzaron
Matrikulazio epea irekita dute Haurtzaro Ikastolan, hilaren 11ra arte. Kanpaina horren baitan, hitzaldia eta ate irekien eguna antolatu dituzte. Hitzaldia gaur izango da, bertan 2009an jaitako haurren gurasoek ikastolaren proiektua ezagutu ahal izango ...
Matrikulazio epea irekita dute Haurtzaro Ikastolan, hilaren 11ra arte. Kanpaina horren baitan, hitzaldia eta ate irekien eguna antolatu dituzte.
Hitzaldia gaur izango da, bertan 2009an jaitako haurren gurasoek ikastolaren proiektua ezagutu ahal izango dute. 17:30ean izango da, ikastolako areto nagusian.
Etzi, berriz, ate irekien eguna izango dute. 11:00etatik 12:30era, ikastolako instalazioak bisitatu ahal izango dituzte gurasoek. Haurrentzat, berriz, ipuin kontaketa saioa antolatu dute goiz horretarako eta psikomotrizitate gelan jolasean ibiltzeko aukera ere izango dute haurrek irakasle batzuekin.