Lepanto kaleko parkea eraikitzen hasi dira gaur
Gaur hasi dituzte Lepanto, Donostia eta Blas de Lezo kaleen artean aisialdirako parkea eraikitzeko obrak. Horrekin batera, ingurua berriritartzeko asmoa du udalak. San Migel-Anaka auzoko erabateko berritzerako aurreneko urratsa da. Obretako udal ordezkari Miguel Angel Paezek lanen garrantzia nabarmendu du, “batetik, parke bat eraikiko delako, eta aisialdirako gune inportantea izango delako, baina baita San Miguel auzoko bersortzearen hasiera ere delako”. Lanen aurrekontua 972.778 eurokoa izango da, eta Eusko Jaurlaritzak diruz-lagunduko ditu, premiazko interbentziozko hiri eremuetarako zuzenduriko Hiriber programaren baitan.