Hiru garraiobide eta prezio bakarra erabiltzaileentzat
Gipuzkoako Garraioaren Agintaritza sortuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak hilaren 14an. Herrialdeko garraioan aurten tarifa bakarra ezartzea izango du oinarrizko lana aipatu agintaritzak. Donostia, Irun eta Errenteria izango dira sistema horrekin hasiko ...
Gipuzkoako Garraioaren Agintaritza sortuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak hilaren 14an. Herrialdeko garraioan aurten tarifa bakarra ezartzea izango du oinarrizko lana aipatu agintaritzak. Donostia, Irun eta Errenteria izango dira sistema horrekin hasiko diren lehenak. Hala, herritarrek prezio bera ordainduko dute, Donostia eta Irun artean, bide bera trenean, topoan edo autobusean eginda ere.
Bigarren fase batean, ekimena zabaltzea aurreikusi du Foru Aldundiak hori interesatzen zaien beste herri batzuetara.
Orain Renfera eta EuskoTrenera zabaldu nahi duten Lurraldebus txartelak, %40ko beherapena egiten du lehenengo bidaiatik.