EHEren manifestazioa babestu du Bai EHk
Bai Euskal Herriari ekimenak (Bai EH) Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) hilaren 12rako deitu duen manifestazioarekin bat egin du. Donostian da manifestazioa, eta 17:00etan abiatuko da Bulebarretik. Bai EHko kideen arabera, «euskaldunok burujabe izanaz lortuko dugu euskarak bizirautea, eta euskaraz bizitzea. Asimilazio estrategia gero eta bortitzagoa da».