Basarirekin, Oiartzundik txangoa
Basari elkarteko kideek Oiartzundik zehar txangoa egingo dute otsailaren 5ean
Antxoko Basari elkarteak mendi irteera antolatu du etzirako (larunbata). Oiartzungo parajeak ezagutzeko asmoa dute antxotarrek, Arraguatik Altzibarreraino. Bidean, Urkabe, Gurutze, Gorrinzulo eta Arditurri ezagutuko dituzte. Ibilaldia bazkariarekin bukatuko dute: Oiartzungo Aniseta jatetxean egingo dute otordua.
Hala, ibilaldira eta bazkarira joan nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute, Antxoko Mimos, Kamio, Izadi eta Leunda tabernetan. 23 euro ordaindu behar dute interesdunek. Mendi ibilaldia egin gabe bazkaltzera joan daitekeela ohartarari dute Basaritik.
Larunbatean Oiartzun aldera joateko 07:57ko topoa hartuko dute.