Herriko eskola publikoan matrikulatzeko deia egin du Udalak
Data hauetan ohikoa denez, haurrak ikastetxeetan matrikulatzeko garaia da, eta halaxe gogorarazi du Jose Angel Rodriguez Hezkuntza ordezkariak ere. Matrikulatzeko azken eguna otsailaren 11 dela ere jakinarazi du. Ildo horretatik, Errenteriako eskola pu...
Data hauetan ohikoa denez, haurrak ikastetxeetan matrikulatzeko garaia da, eta halaxe gogorarazi du Jose Angel Rodriguez Hezkuntza ordezkariak ere. Matrikulatzeko azken eguna otsailaren 11 dela ere jakinarazi du. Ildo horretatik, Errenteriako eskola publikoaren alde egin du Hezkuntza ordezkariak, eta gurasoei euren haurrak herriko ikastetxe publikoan matrikulatzera animatu ditu.
“Guztiok dakigu zein garrantzia duten haurren ikasketetan lehenengo urteek. Horietan lehenbiziko ezagutza eta tresnak barneratzen hasten dira, beharrezkoak bizitza osorako”, adierazi du Rodriguezek.
Ildo horretatik, Errenteriako eskola publikoaren eskaintzak heziketa “ezin hobearen eta bikainaren alderdi guztiak” biltzen dituela iritzi dio Hezkuntza ordezkariak: “Euskara ikastea bermatzen du (lau ikastetxeek ematen dute aukera D ereduan ikasteko); jangela; garraioa; eskolaz kanpoko jarduerak; gizartean hain garrantzitsuak diren baloreak, elkartasuna eta tolerantzia bezalakoak…”.

