2011/1

AFIk egoitza berria izango du, Izaga kaleko 7.an

Irungo Argazki Elkarteak (AFI-IAE) egoitza berria izango du Izaga kaleko 7. zenbakian, udalarekin sinaturiko hitzarmenaren ondorioz. Lokala egokitzeko lanak Amuitz Margotu Berriak, Amuitz Berrikuntzak, eta Amuitz Carpinteria Metalica enpresek burutu dituzte, hiruak Ekonomia eta Enplegua Garatzeko Hitzarmen Orokorrak bultzatu eta sorturiko enpresak.Udalak Izaga kaleko 7. zenbakian duen lokala utziko dio AFIri beren lana modu egokiagoan egin dezan. Bihar asteazkenean Tokiko Gobernu Batzordeak oneritzia emango dio erabakiari. Kemenek duela hilabete batzuk libre utzitako lokala da, dantza taldea Palmera-Monteroko egoitza berrira joan zenean. Lokala berriztatu eta argazki elkartearen beharretara egokitu da. Gizarteratu eta lanbideratzejo enpresek egin dituzte lanak, Ekonomia eta Enplegua Garatzeko hitzarmen orokorraren baitan sorturikoak: Amuitz Berrikuntzak, Amuitz Margotu Berriak, eta Amuitz Carpinteria Metalica. Goizane Alvarez Garapen Ekonomikorako ordezkaria pozik agertu da obrak “lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak” dituzten langileak egin dituztelako: “Behar bezalako prestauntzarik ez dutenei prestakuntza eta enplegua eskaintzen duten enpresak dira. Lanbide zehatz bati buruzko prestakuntza eskaini eta enplegurako aukerak ematen zaizkie”. AFIko presidente Gerardo Garcia udalarekin sinatutako hitzarmenagatik eskertuta agertu zen, gaur eguerdian egoitza berria izango dena bisitatu eta gero: “Foru kalekoa metro kuadroko Bidaso eskualdean ekitaldi gehien antolatu duen egoitza izan da, baina egia da txikia geratu zaigula”, adierazi du Garciak.

admin

Ezker abertzaleak bat egin du osteguneko grebarekin

Euskal gehiengo sindikalak urtarrilaren 27rako deitu duen greba deialdiarekin bat egin du Irungo Ezker Abertzaleak, eta egun horretarako antolatutako mobilizazioetan parte-hartzeko deia egin die herritarrei. Geldialdiko deitzaileek kotxe karabana eta...

admin

Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa abian

Irungo udaleko kultura arloak 2011ko Inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Lanak Kultura arloko bulegoetan aurkeztu beharko dira urtarrilaren 28ko 14:00ak baino lehen. Jatorrizko lanak izan behar dira, 70 x 50cm neurri...

admin

Allerruk hirugarren garaipena lortu du jarraian

Bolada bikaina hartu du Preferente Mailako Allerru futbol taldeak. Hirugarren garaipena jarraian lortu dute Egoitz Etxarriren mutilek asteburuan. Kostkas-Miren Bihotza taldea 2-3 menperatu zuten lezoarrek, igandean, Donostiako Egia auzoko Matigoxotegi zelaian. Gabonetako geldialdiaren ondoren jokatu dituzten hiru partidak irabazi dituzte lezoarrek. Aurreko bolada ezkorra hautsi eta gora egiten ari dira , euren entrenatzaileak espero zuen bezala. Sailkapeneko zortzigarren postura igo dira zuri-berdeak, 23 punturekin. Jardunaldi batzuk pasatu diren arren, sailkapeneko beheko aldeko multzoak estu jarraitzen du. Sei talde daude hiru puntuko aldean.

admin

Encarnacion Irastorzak omenaldia jaso du ehun urte betetzean

Encarnacion Irastorza lezoarrak ehun urte bete zituen atzo. Donostiako Villa Herminia egoitzan bizi da egun eta omenaldia egin zioten atzo eguerdian. Lezoko Aiton Bordako hainbat kide bertaraino joan ziren Irastorzaren urteurrena ospatzeko asmoz. Horrez gain, Udaleko ordezkaritza ere izan zen han. Haritz Salaberria alkateak ere zoriondu zuen ehun urte bete dituen emakumea.

admin

Majestik bi postu jaitsi da sailkapenean

Donibane Majestik eskubaloi taldeak 29-35 galdu zuen atzo Ordizia Rotula Studio taldearen kontra. Horrela, sailkapen orokorrean bigarren postutik laugarrenera jaitsi da; ez du punturik irabazi, 20 punturekin jarraitzen du. Bigarren Mailako Donibane Esk...

admin

Saskilagunak-ek beste garaipen bat lortu du

Saskilagunak taldeak 66-62 irabazi dio Krafft Atletico San Sebastian taldeari. Irabazi arren, bigarren postuan jarraitzen dute oiartzuarrek. Hala ere, lehenengoarekin, Alde Zaharrarekin puntutan berdinduta daude: 27 dituzte.

admin

Obesoren ikasleen lanak

Estudio bateko lau hormen artean geratu beharrean, Xabier Obesoren ikasleen lanek argia ikusteko aukera izan dute, herritarrek euren margolanak ezagutzearekin batera. Hala, ostiralera arte Xenpelar Etxean daude eskegita azken bi urteetan egindako artelanak. Interesa daukan orok 17:30etik 20:30era arte dauka lanak ezagutzeko aukera. Guztira, Xabier Obeso artistaren 30 dizipuluren margolanak daude Xenpelar Etxean. Margolanak dira guztiak, baina teknika ezberdinetan landutakoak: olioa, akrilikoa, akuarela, luma-muturra… Mota askotakoak dira ere gaiak, bakoitzak bere estiloaren arabera landu dituenak. Horixe nabarmendu du irakasleak, Xabier Obesok: “Nik teknika irakasten diet, ez artea”. Maisuaren iritziz, eskoletan teknika irakatsi behar da, gainontzekoa bakoitzaren esperientziak jantzi behar duelako: “Artea da begietatik edo belarrietatik sartzen den ideia, gorputzetik pasatzen dena urteetan edukitako esperientziez jantziz, eta behatz puntetatik ateratzen dena”. Ildo horretatik, orduan eta jantziago egon barrutik, lana orduan eta aberatsagoa izango dela azaldu du. Teknika ikasten ari diren ikasle horiek bi taldetan banatuta daude: haurrak (10-14 urte) eta helduak. Haurren eskolak garrantzitsutzat jo ditu Obesok. Gogorarazi du adierazteko modurik garbiena arte plastikoak direla, eta hori landu egin behar dela. “12-13 urteerekin haurrak konturatzen dira teknika falta zailela, eta orduan utzi egiten dute”. Hori gertatu baino lehenago eskolak ematea komeni dela iritzi dio Obesok: “Kontuan izan behar da akatsak zuzentzeko [...]

admin

Abaraxka: urtarrilak 24

Puzzle erraldoia egingo dute gaur Abaraxkako kideek, 16:30etik aurrera.

admin

Ipuin kontalaria asteazkenean Zuloaga Etxean

Asteazkenean, urtarrilak 26, Ipuin Kontalari saioa egongo da Hondarribiko Zuloaga Etxean arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Lupe Lekuona ariko da 7 eta 9 urte bitarteko haurrentzat.

admin

Beti Onak 4-0 irabazi du eta Touringek 1-3 galdu

Erregional Preferente mailako herriko taldeek partida garrantzitsuak jokatu zituzten asteburuan, baina zorte ezberdina izan dute. Beti Onak behar-beharrezkoak zituen hiru puntuan poltsikoratu zituen Martuteneri 4-0 irabazita. Touringek, berriz, mailaz ...

admin

Patri Urkizuren hitzaldi bat, UEUren liburu batean

Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) Lau Haizetara. 36ko Gerraren ondorengo erbesteaz liburua argitaratu du. Bertan hainbat idazleren testuak bildu dituzte eta horien artean Patri Urkizu idazle eta historialari lezoarrak 2009an eman zuen hitzaldi bat ere bildu dute. Euskal Antzertia erbestean (1937-1959) du izena Urkizuren testuak. Gaiarekin beste hainbat idatzi ere egin ditu lezoarrak. Horrela, artikuluak, hitzaldiak eta liburuak aurki daitezke bere bibliografian.

admin

Atez atekoaren balorazioa egin du Udalak

Pasa den urteko maiatzean jarri zuten martxan herrian atez ateko bilketa. Zerbitzuaren balorazioa egin du Udalak. Oiartzungo Hitzak zuzenean eman du agerraldia.

admin

Oiartzun Irratia: urtarrilak 25

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Quark irratsaioa, Elhuyar fundazioko kideen eskutik. 11:30ean: Elkarrizketa. Xabier Iragorri eta Kontxi Arruabarrena Udalbiltza auzia-ren sententziaren eta herritarren aldetik jasotako babesar...

admin

Elberdin Emakumeen Danborradarako martxa prestatzen dabil

Emakumeen Danborradak 25. urteurrena beteko du, eta horren haritik, hainbat ekitaldi antolatzen dabil Batzordea. Josu Elberdin musikari pasaitarra danborradarako martxa berezia prestatzen dabil, danborradan parte hartzen duten emakumeek, beraz, pieza b...

admin

Neskak postu bat igo dira sailkapenean

Liga Nazionaleko neskek 1-2 irabazi diote Osasunari Iruñean. Hala, sailkapenean postu bat egin dute gora oiartzuarrek: hirugarrenak dira, 29 punturekin.

admin

Iñaki Galdos egoera politikoari buruz mintzatuko da bihar

Iñaki Galdos Hamaikabateko presidentea, egoera politikoaren gainean ariko da bihar Abagune politikoa eta indar metaketa hitzaldien bigarren zikloaren baitan. Orain artean bezala, Kaputxinoen elizako beheko solairuko aretoan izango da hitzaldia 19:30et...

admin

Maila ona erakutsi dute eskualdeko arraunlariek

Eskualdeko arraun taldeek ondo hasi dute Gipuzkoako Batel Liga, maila ona erakutsi zuten joan den larunbatean Zumaiako uretan. Haurrak, kadeteak, gazteak eta seniorrak aritu ziren arraunean, eskualdetik 27 ontzi atera ziren guztira. Haur Mailan, nesketan, San Pedrok irabazi zuen 04:58,51 denbora eginez. Hirugarren Hibaika izan zen (+0:09,64) eta azkena Hibaikako talde mistoa (+1:24,86). Mutiletan, Hibaika A izan zen garaile (04:44,40); Trintxerpe-Illunbe hirugarren (+0:15;69); San Pedro bosgarren (+0:21,72); San Juan B zazpigarren (+0:33,04); Hibaika B hamairugarren (+0:55,94) eta San Juan A azkenak (1:29,61). Kadete Mailan, San Juan Ako mutilek lehen postua eskuratu zuten (07:08,83); San Pedro Bk bigarrena (+0:05,88); zazpigarrena Trintxerpe-Illunbek (+07:31,97); hamargarrena San Pedro Ak (+0:48,18), eta hamahirugarren San Juan B (+0:54,09). Gazte Mailan, Hibaikako neskek bigarren postua lortu zuen (09:19,96), irabazleak, Zumaiak baino hiru segundo gehiago. Laugarren San Juan A izan zen (+0:20,05); seigarren San Pedro A (0:36,58); hamargarren Trintxerpe-Illunbe (+0:53,77), eta azkena Hibaika B (+4:07,11). Mutiletan, San Pedrok irabazi zuen estropada, 08:25,17 denbora eginez. San Juan A bosgarren izan zen (+0:22,45); Trintxerpe-Illunbe B seigarren (+0:25,12); Trintxerpe-Illunbe A zortzigarren (+0:36,45); San Pedro B hamabigarren (+1:00,68) eta azkena San Juan B (+1:25,67). Seniorretan San Pedroko mutilak izan ziren onenak, 08:45,03ko denbora behar izan zuten estropada bukatzeko. Eta bigarrenak Hibaikakoak izan [...]

admin

Eresbilen funtsa 200.000 dokumentuetaraino hazi da

Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak 200.000 dokumentutik gora biltzea lortu zuen pasa den urtean: 93.997 ikus-entzunezkoak; 74.441 partiturak; 16.810 liburuak, aldizkariak eta mikroformak eta 15.669 eskutitzak, argazkiak, kartelak eta antzekoak. Jon Bagues Eresbileko zuzendariak gaur eman ditu 2010eko datuen berri, eta 2011rako erronkak ere ezagutarazi ditu. Iaz 2.893 dokumentu berri bildu zituen Eresbilek. Dokumentu berri horien artean Eibarko Musika Eskolak dohaintza moduan emandako Juan Etxaniz Urruzuno musikariaren dokumentuak, Aranburu sendiak Usurbilen mende batez baino gehiago erabili zituen partiturak, Teodoro eta Aurelio Graciaren partiturak eta baita Sara Soto irundarren jatorrizko musika lanak daude. Nekane Lasarte abeslariaren eta zuzendariaren lan berriak eta baita Luchy Manzisidor pedagogoarenak ere jaso dituzte. Dokumentu guztien artean partiturak nabarmendu dituzte. Ikus-entzunezkoekin batera funtsaren zati handi bat osatzen dute. Horietatik 568 aurten lortu dituzte. Partitura guztien artean Euskal Herriarekin zerikusia dutenen egileenak dira gehienak, 29.000. Iaz Interneten alde egindako apustua hasi da fruituak ematen. Hala, Facebooken 272 lagunek jarraitzen dute Eresbil. Horrez gain, webguneetan 40.500 bisitari jaso dituzte, iaz baino %5 gehiago. Hain zuzen, Eresbilen zerbitzuak geroz eta gehiago eskatzen dituzte posta elektroniko bidez erabiltzaileek, bisita guztien %28 dira, bulegoan izaten dituzten bisitekin parekatuta %28. Kontsulta gehienak, baina, telefono bidezkoak izaten dira %37. Musikaste eta Juan Zelaia Letamendia beka [...]

admin

Oiartzun Irratia sarean entzun daiteke

Oiartzungo Irratiko kideek jakinarazi dutenez, webgune berria dagoeneko guztiz martxan dago. Irratia sarean entzun daiteke, beraz.

admin
Gehiago