Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu dute Basari Elkartean. Hamasei bikote aritu ziren nork lehen postua eskuratuko lehian. Azkenean, Jose Rodiñok eta Ibon Matek osatutako bikoteak (irudian) lortu zuen lehen postua. Rodiño eta Materen k...
Oskar Matute Alternatibako kideak gaur emango duen hitzaldiarekin amaituko da herritar talde batek antolatu duen Egoera politikoaren azterketa eta indar bilketa zikloa. Aurreko solasaldien moduan Gaztediren lokalean (Kaputxinoetako elizaren azpialdean)...
Iztietako Gernikako plaza eta ingurua hondatuta daudela salatu du Ezker Batuak (EB), eta horrenbestez, Udalari neurriak hartzeko eskatu dio. Batik bat Lekuona okindegia zegoen egoitzaren egoera iruditu zaio larriena, eta hori, gainera, Udalarena dela z...
Oiartzunen Hondakin Bilketa Arrazionalaren Aldeko Plataformak dio atez atekoaren porrota adierazten dutela datu ofizialek. Era berean, kritikatu du oraindik ez duela Udal Gobernu Taldearen berririk, eta «herritarrak behar bezala» informatu behar direla. Plataformako zenbait kidek, San Markoseko Mankomunitatearen web orrian argitaratutako tauletako datuetan oinarrituta, Oiartzungo bilketa datuen inguruko azterketa bat egin dute eta atez ateko sistemaren porrota argia dela diote: «Argi utzi nahi dugu datu ofizial hauek bakarrik eskuratu ahal izan ditugula eta gainera, San Markoseko zuzendaritzaren aldaketa gauzatu aurretik emandakoak direla, beraz, inondik ere ezin dute izan atez ateko bilketaren aurkako joerakoak. Plataformaren ustez argi eta garbi uzten dute datuok herritarren baimenik gabe inposatu zaigun zabor bilketa sistemaren porrota». Porrota dela diote, zaborra desagertzen delako. «Egia da, 2010eko ekainean Oiartzunen bildu zen zabor guztiaren %82,7 bildu zen gaika, baina ezin dugu ahaztu 2009an baino 154 tona gutxiago jaso zirela», kritikatu dute. San Markoseko datu horien arabera, «ekainean zaborraren %39,7 desagertu zen, uztailean, %42,6 eta abuztuan %42». «%49,8 bildu da gaika» Beraz, Plataformaren esanetan, 2010eko ekainean, gaika bildu zen %82,7 ez da benetazko datua: «Egiazko datuak esaten du %49,8 baino ez dela bildu gaika, Gobernuak esaten dituen datuetatik oso-oso urruti». Plataformaren arabera, gainera, denbora aurrera doan heinean okerrera doaz datuak, [...]
Saskilagunak taldeak asteburuko jardunaldian 80-59 irabazi dio Carnicas San Marcial Erroibide Irun taldeari. Bigarrenak dira oiartzuarrak, 29 punturekin.
Irungo Udalak jakinarazi du Haur bat, zuhaitz bat zuhaitz aldaketan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dagoela. 2010ean jaiotako haurren gurasoei zuzendutako ekimena da. “Ekimen honen bitartez jaioberrien testigantza bat utzi nahi da eta, ...
Txosteko kideek hiru partida irabazi eta hiru galdu dituzte joko garbian. Haurretan, Txost 2-Txost 3: 24-35; Txost 1-Zubieta 1: 35-26, eta Txost 4-Zubieta 2: 12-35. Gazteetan, Behar Zana 2-Txost 3: 40-30; Behar Zana 1-Txost 2: 40-12, eta Zubieta-Txost ...
Arantza Tapia Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketa Saileko ahalduna herritarrekin bilduko da bihar arratsaldean Lezoko Kultura Aretoan, 18:30etik aurrera. Foru erakundeak azken hiru urteetan landu duen Kudeaketa Planaren be...
Partida guztiak irabazi dituzte Oiarpeko pilotariek, trinketeko finalerdia izan ezik. Euskal Herriko txapelketan, 22 urtez azpikoetan, Jon Irastorza-Iñigo Ugalde/Irabien-Pagazaurtundua (Llodio): 22-13; kadeteetan, Andoni Ugalde/Unsalo (Txaruta): 18-10...
Urteko lehendabiziko udalbatzarra izan zen pasa den asteazkenean. Bertan, Gernikako Akordio gisa ezagutzen den mozioa onartu zuen udalbatzarrak gehiengoz, Gobernu Taldearen aldeko botoekin: «Normalizazio politikorako prozesu demokratiko bat abiatu dadin lehenengo urratserako ahalegina da testua». Besteak beste, «eskubide guztien aitortza; ETAk nazioarteko komunitateak egiaztatzeko moduko su-eten iraunkor eta aldebakarrekoa aldarrikatzea; euskal preso politikoen kontra aplikatzen den espetxe politika etetea; nazioarteko begiraleen parte-hartzea; jurisdikzio eta epaitegi bereziak indargabetzea; jarduera politikoagatik epaitu diren pertsona eta erakundeen aurkako prozesuak berraztertzea» eskatzen du akordioak. Euskal Herriko gatazka armatua eta politikoa gainditzeko bide baketsuak soilik erabiltzea babesten du mozioak eta elkarrizketa eta negoziazio politikoa Euskal Herriko gatazka buka dadin. Oiartzungo Aralar, EA, Ezker Abertzalea, ESK, LAB, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Etxerat, Gazte Independentistak eta Ikasle Abertzaleak-ek aurkeztu zuten mozioa. Gobernu Taldearen izenean, Pavel Viñas zinegotziak hitz egin zuen: «Erakunde publikook ere urratsak eman behar ditugu. Konponbiderako eskubidea dugu, eta herritarren indar metaketa gakoa da». OiartzunBai abstenitu egin zen: «Akordio honek puntu positiboak baditu, baina ETAk aldebakarretik eta baldintzarik gabe armak uzten ez dituen bitartean ezinezkoa da guk bat egitea». Gainerako gai guztiak ahobatez onartu zituzten zinegotziek. Tartean, Udal Ikastola Partzuergoari aurten egingo zaion diru ekarpena (guztira, 670.500 euro). Zerrendaz kanpo, ondasun publikoa berreskuratzeko tramiteak martxan jartzea [...]
Udal Marrazketa eta pintura akademiak 2011ko lehen hiruhilabeterako 16na ordutako ikastaro monografikoak antolatu ditu, erretrato eta akuarela teknikak landu nahi dituztenentzako.