Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Grebak "jarraipen handia" izan duela adierazi dute sindikatuek

admin
Bidasoa
2011/01/27
Irungo manifestazioa, arratsaldean

Irungo manifestazioa, arratsaldean

Gaurko grebak «jarraipen handia» izan duela adierazi dute Xabier Perez Bidasoako eta Oarsoaldeko ELAko ordezkariak, baita Zorion Ortigosa LABeko ordezkariak ere. “Oro har jarraipen handia izan du grebak. Sektorearen arabera, eragin handiagoa izan du leku batzuetan besteetan baino”, zehaztu dute bi ordezkariek. Horrez gain, Irunen eta Errenteria-Oreretan egindako manifestazioetan jendetza elkartu dela gaineratu dute. Hala, Errenteria-Oreretan 2.000 pertsona inguru bildu dira 18:00etan Herriko Enparantzatik abiatu den manifestazioan. Irungoa ere oso jendetsua izan da. ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek egindako deialdiak, eraginik handiena industrian izan duela nabarmendu dute bi sindikatuetako ordezkariek: “Enpresa handietan %90ak egin du greba. Txikietan, aldiz, denetik egon da. Gutxi gorabehera enpresa txikien %60k egin duela greba esan dezakegu”. Industrian gehienbat Oarsoaldean Lezoko, Oiartzungo eta Errenteria-Oreretako industrialdeetako enpresa gehienak itxita egon dira. Pasaiako portua «guztiz itxita» egon da baita ere. «Ez da itsasontzirik sartu edo irten Pasaiatik eta garabiak ere geldi egon dira», esan du LABeko Ortigosak. Era berean, Papresan (Errenteria-Oreretan dago), langileen %75k bat egin zuen grebarekin. Niessen enpresan, esaterako, erabatekoa izan zen geldialdia. Bidasoan, berriz, eragina ez da hain handia izan, baina Perezen arabera, «Bidasoko herritarrak ere konturatu dira pentsioen erreformaren larritasunaz, eta askok bat egin dute grebarekin». Hala, Palmera eta CAF enpresak itxita egon direla nabarmendu du Perezek. Komertzioari dagokionez, Oarsoaldean grebaren jarraipena «ia erabatekoa» izan da nabarmendu dute LABeko eta ELAko ordezkariek: «Irunen piketeak igarotzen zirenean itxi egiten zuten merkatariek, baina handik gutxira berriz ere zabaltzen zituzten jabeek zenbait denda». Hondarribin %50ean itxi dituzte dendak.

Aparteko istilurik ez Ez da aparteko istilurik izan Oarsoaldean ezta Bidasoan ere. Hala ere, Ertzaintzaren arabera, Oiartzungo enpresa baten atarian hainbat ezezagunek kalteak eragin dituzte, baita zenbait autoren gurpilak zulatu ere. Era berean, Pasaian, etxetresna elektrikoen denda batean piketeek kalte arinak eragin dituztela gaineratu du Ertzaintzak.

Pikete informatiboek euren lana egin dute, Ertzaintzak zaintza lanak egin dituen bitartean. Zenbait tokitan tentsio uneak izan badira ere (Irunen batik bat, erdialdean), ez da istilu larriegirik izan egunean zehar. Gutxieneko zerbitzuak eta telebista Garraioan, Renfeko, Euskotreneko, Herribuseko, Hondarribiko nahiz Irungo autobus lineek gutxieneko zerbitzuak bete dituzte. LABeko Zorion Ortigosaren ustez, “gutxieneko zerbitzuek grebaren eragina desitxuratu dute”. Horrez gain, azken bi grebetan zerbitzu minimoak “gehiegizkoak” izateagatik salaketak jarri, epaiketa egin eta irabazi ondoren, Jaurlaritzak sindikatuen aldeko sententzia ez duela aintzat hartu adierazi du: “Igandetako zerbitzuen antzekoak dira ezarritako minimoak”. Osakidetzako gutxieneko zerbitzuei buruz ere iritzi bera dute sindikatuetako ordezkariek. “Garraio publikoarekin gertatzen den bezala, Osakidetzan ere grebaren jarraipena desitxuratu egiten da. Zerbitzu minimoak ez direlako minimoak”. Bestalde, telebistek grebari eskainitako arreta «distortsionatua» dela gaineratu dute LAB sindikatutik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.