Otsailean zehar apargomako txotxongiloak nola egiten diren erakutsiko du Josemi Errondosorok. Golden Apple Quartet taldearen eszenogradia muntatzen eta Erdi Aroko azoketan ibiltzen da. Hain zuzen, otsailaren 4ean, 11an, 18an eta 25ean izango dira taile...
EATeko korrikalariek emaitza onak lortu dituzte igandean Araian (Araba) egindako Euskadiko Kros Txapelketan. Gizonezkoen lasterketan, EATko korrikalari Angel Macias 22.en iritsi zen helmugara. Herriko atletismo taldearen hitzetan “lasterketan eus...
Hockey 7 Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute igandean (hilak 23). Hiru partida izango dira Andonaegiko zelaian: 11:30ean Trintxer Ak Atlético San Sebastián taldean kontra jokatuko du; 13:30ean Trintxer Bk Laudioko Rapid Apill hartuko du z...
Mahai jolasetan ariko dira Abaraxka Udal Ludotekako kideak arratsaldean, 16:30etik 19:30era.
Gazte Mailako Pasaiako Trintxer Hockey taldeak, areto hockeyan, Gipuzkoako Txapelketa irabazi dute. Atletico San Sebastian izan zuten kontrario. Joaneko partidan 7-5 galdu zuen herriko taldeak eta hurrengoan 5-3 irabazi. Horrela, pasaitarrek penaltieta...
Gau-Txori elkarteak batzar nagusia egingo du etzidamu (igandea). Bi deialdi antolatu dituzte, bata 11:00etan eta bigarrena 11:30ean. Bertan, aurreko batzarreko akta onartu, 2010eko jardueraren azalpena eman, beste zenbait gai aztertu, galdera eskariak ...
El Watan Oiartzungo elkarteak bat egin du aurten ere VII. Euskal Karabanarekin eta Piztu itxaropena janari bilketa kanpainarekin. Pasa den asteburuan Alcampon egon ziren jendearen elkartasunaren bila eta asteburu honetan ere hala egingo dute. Bihar eta...
Etzi arratsaldean, jolasean ibiltzeko saioa antolatu du Ttak-ek, Kale Ekintzaren baitan. 6-12 urteko haurrek eta gaztetxoek eurek erabakiko dute zertan jolastu nahi duten. Horretarako, 16:30ean Doneztebe plazara agertu behar dute. Saioa 18:30ean bukatu...
Etorkinei zuzendutako AISA ikastaroan matrikulatzeko epea zabaldu du Udaleko euskara zerbitzuak. HABE eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean antolatutako ikastaroaren bidez, etorkinak euskararekin eta euskal gizartearekin harremanetan jartzea da helbur...
Amurrioko Ikasle Egunaren ostean, Ikasle Egun Txikia antolatu dute Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleek etzirako. Egun osoan zehar ez da ekitaldirik faltako, eta Ikasle Abertzaleek nabarmendu dute “jaia eta aldarrikapena” batuko dituen ekimena izango dela. Batik bat euskal hezkuntza eredu propioa sustatuko dute bertan: “Espainiako eta Frantziako estatuek inposatutako hezkuntza ereduei uko egin eta alternatiba propio eta zilegiak baditugula adierazi nahi dugu”. Hori laburbiltzen duen leloa dute: Eraikiz, borrokatuz, alternatibak sortuz. Egun luzea izango dute aurretik goizean goiz hasiko baitira ekimenekin goizaldeko ordu txikietara arte. Eguerdian atseden hartuko dute bertso bazkarian. Bertan, Gaztelumendi anaien konpainia izango dute, otordua ongi girotzeko. Bazkarirako txartelak 8 euroren truke lortu ahal izango dira Errenteria-Oreretako Landaren, Oiartzungo Makutxon eta Pasai Donibaneko Itziarren. Gauean eguna ongi bukatzeko musikari egingo diote tartea. Honako talde hauek joko dute Gaztetxean: Arma tiro punk, Skasti, Alanbrada eta Destr-oi!. Ikasle Abertzaletik adierazi dutenez, egun alaia izatea nahi dute, “baina atzean duguna ahaztu gabe, etorkizuneko Euskal Herrian merezi duen hezkuntza sistema aldarrikatuz”. Egitaraua 10:00: Ikastetxeen eta unibertsitateko ikasleen arteko olinpiada erreibindikatiboak Esmalterian. 12:30: Aldarrikapenez betetako kalejira herrian zehar. 13:00: Ekitaldia, Xenpelar plazan. 14:00: Bertso bazkaria Orereta ikastolan. 18:00: Joko poteoa Txiki tabernatik. 21:30: Kontzertuak gaztetxean: Arma tiro punk, Skasti, Alanbrada, Destr-oi!. Bazkarirako txartelak 8 [...]