Antxorako sarbidea martxorako bukatuta egongo da
Antxoko sarrera egokitzeko lanak nahiko aurreratuta daude, erreka zeharkatzeko zubia itxura hartzen doa. Lurra, ordea, kutsatuta topatu zuten eta lanak atzeratu egin ziren. Gipuzkoako Foru Aldunditik baieztatu dutenez, martxorako bukatuko dituzte lanak...
Antxoko sarrera egokitzeko lanak nahiko aurreratuta daude, erreka zeharkatzeko zubia itxura hartzen doa. Lurra, ordea, kutsatuta topatu zuten eta lanak atzeratu egin ziren. Gipuzkoako Foru Aldunditik baieztatu dutenez, martxorako bukatuko dituzte lanak; orain lur horiek garbitzen ari dira, eta behin hori bukatuta obrekin jarraitu ahal izango dute.
Trafikoa Oarso kaletik bideratuko dute ondoren, eta Luzuriaga aldean jarriko dituzten aparkalekuetara Eskalantegitik joan beharko da.