Gipuzkoako Bigarren Mailako taldeak sekulako porrota jaso du asteburuan: 6-0 galdu du Bilkoin Legorreta Eredu taldearen kontra. Laugarrenak dira oiartzuarrak sailkapenean, 30 punturekin (bigarrenarekin berdinduta).
Eguerdian izango da Kursaalean; herriko eragileek deia egin dute ekimenean parte hartzeko
Saskilagunak herriko taldeak 42-44 irabazi dio Donostiako Santo Tomas Lizeoa taldeari. Hala, bigarren postuan daude oiartzuarrak eta 25 puntu dituzte, liderrak (Alde Zaharrak) baino puntu bat gutxiago.
Emakume Topaketetako Izarra taldeak Goza dezagun umorez: umorea, barrea eta emozioak izeneko tailerra antolatu du. Virginia Imazen laguntzaz, parte-hartzaileak tristura, beldurra, amorrua, zoriona, lorpenak, eta beste hainbat emozioz umorez nola bizi i...
Haurrek antzerkiarekin ondo pasatzeko aukera izango dute aste honetan. Izan ere, etzi, ostegunean, Edurne Agirrezabalaren Sarean zintzilikatua ikusteko aukera izango dute. Bi saio egingo dituzte bata, 16:30ean eta bestea, berriz, 19:00etan. Biak Errent...
PSE-EEk egindako kritikei erantzun die EBk, eta udal taldearen esanetan, urduritasuna baino ez du agerian utzi. Alderdi sozialistak esandakoari erreferentzia eginez, EB “hildakoak bezala” ez dela isilduko adierazi du, Merinoren eta PSE-EEre...
San Sebastian Eguna izango da ostegunean eta Antxoko La Anunciata ikastetxeko ikasleek, urtero bezala, danborrak eta barrilak kalera aterako dituzte. Aurten, gainera, berritasun bat dago; izan ere, La Anunciatak hamabi urketari izango ditu, iaz baino s...
Oroitza Hendaiako historiaren gaineko ikerketa taldeak Hendaiako historia kondatzen balidate belaunaldien arteko animazio bizidun eta ludikoa eskainiko du asteazkenean, urtarrilaren 19an, Zokoburuko Mendi Zolan kulturgunean, 14:30etik aurrera. Historia...
Bera Bera Ama Guadalupekoa judo taldeko emakumezko eta junior mailetako kirolariek indartsu ekin zioten larunbatean Villaviciosa de Odonen (Madril, Espainia) hasi zen Estatuko Ligari.
Urtarrilaren 20an amaitzen da Eusko Jaurlaritzak Donostialdea-Behe Bidasoarako prestatu duen Zatikako Lurralde Planari (ZLP) alegazioak aurkezteko epea. Dagoeneko 4000tik gora dira aurkeztutako zuzenketak, eta kopuru horri asteburuan bildutakoak gehitu behar zaizkio. Iraun herritar taldeak informazio mahai bana jarri zituen larunbatean Mendibil merkatal gunean eta Urdanibia plazan, azokaren orduan.
Otsailaren 3an (osteguna) Festa Batzordeak bilera egingo du udaletxeko Pleno Aretoan, 19:30etik aurrera. Bilera horretara hainbat gizarte, kultura, kirol eta politika eragile deitu dituzte. Bost izango dira bileraren puntuak. Lehen puntuan aurreko akta...
Txost pilota taldeko jokalariek lau garaipen eta bi porrot jaso dituzte Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketan. Hauerretan, hona emaitzak: Zubieta 2-Txost 3: 35-20; Zubieta 1-Txost 2: 35-25; Txost 4-Txost 1: 19-35. Gazteetan, Txost 3-Txost 1: 14-40. Txost 2...
PTP Donostialdeko Zatikako Planaren alegazioak aurkezteko azken eguna etzi da (hilaren 19a). Hala, gehienak entregatuta badaude ere, oraindik horiek biltzeko kutxak daude herrian. Bihar jasoko dituzte eta etzi entregatuko dituzte azkeneko alegazioak.
Abaraxka udal ludotekako kideek, lagunekin aukeratuko dute jolasa eta elkarrekin jolastuko dira, 16:30etik aurrera.
Bergararen kontra jokatu dute OKE Oiartzun Kirol Elkarteko mutilek asteburuko jardunaldia, Ohorezko Erregional Mailan. Emaitzak dena esaten du: 4-0 galdu zuten oiartzuarrek. Bosgarrenak dira, 30 punturekin.
San Sebastian eguna ospatuko dute Telleri eta Cristobal de Gamon Ikastetxeetako haurrek. Telleri ikastetxeko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek, etzi joko dute danborrada, eskolako futbol zelaian, 16:30etatik aurrera. Cristobal de Gamon ik...
Saiatu ziren, baina ezin izan zuten. Atzo izan zuten partida Liga Nazionaleko Oiartzungo neskek eta 1-2 galdu zuten Athletic-en kontra. Porrotaren ondoren laugarren postura jaitsi dira oiartzuarrak, 26 punturekin.
Oiarpek ezin izan du aurrera egin Berria Txapelketan. Txarutaren kontra jokatu zuen kanporaketa, eta hiru partidetatik bat irabazi zuen. Andoni Ugaldek eta Xanet Imazek 22-5 irabazi zuten euren partida, kadeteetan. Gazteetan, 17-22 galdu zuten Oier Sarastik eta Ander Imazek. Helduetan, azkenik, 12-22 galdu zuten Antton Aranburuk eta Iñigo Ugaldek. Beraz, Txarutak egin du aurrera.
Errenteriako PSE-EEk ezker abertzalea, Ezker Batua eta Aralar kritikatu ditu, eta hiru taldeek herritarrak nahasten dituztela salatu du. PSE-EEren arabera, “nabaritzen da” hauteskundeak hurbiltzen ari direla, talde politiko batzuk herria “gezurrak dioten kartelez” bete baitute, eta komunikabideak “zentzurik gabeko oharrez eta gezurrez”. Ezker abertzaleari dagokionez, Errenteriak “zerga eta tasa altuenak” dituela salatu izanari egin dio erreferentzia PSE-EEk. Datu horiek “osatu gabe” daudela kritikatu du. Hala, batzorde informatiboak ez biltzearena salbuespena dela, Arartekoak Ingurumen Kontseilua ez osatzearen arrazoiak ulertu dituela eta azken Hirigintza Kontseilua duela hilabete bildu dela adierazi du. Aralerren kontrako kritikak ere egin ditu PSE-EEk, Udalak eta alkateak bosgarren edukiontzia ez jartzea salatu duelako. “Hain itsututa daude Juan Carlos Merino edozer dela-eta erasotzen, ez direla jabetu nola dauden banatuta zaborren konpetentziak eta beste gauza batzuk. Ea jabetzen diren: birziklatzea eta konpostajea mankomunitateek kontrolatzen dute”, esan du. Ezker Batuarengana ere zuzendu da PSE-EE: “EBren azken perla izan da ordenantza zibikoaren zirriborroa kritikatzea, eta gero ahoa betetzen zaio eurek asmatu dituzten beste ordenantzekin”. Alderdi sozialistatik azaldu dute 34 kultura, bizilagun eta kirol elkarteei aurkeztu dietela zirriborroa, “gero esan dezaten gauzak herritarrei berri eman gabe egiten direla”. Azkenik, herritarrei Beraun-Kaputxinoetako igerilekuak egingo ez zirela esateko kanpaina kritikatu dute: “Lanak hasi direla ikusi [...]