Errenteriako-Oreretako ezker abertzaleak batzorde informatiboez egiten den erabilera “gogor” kritikatu du. Agus Cano, Iñaki Queralt eta Santi Angulo zinegotzi abertzaleen arabera, batzorde informatiboak hilabetero egin behar direla zehaztuta dago, baina askotan ez direla egiten salatu dute “Udal Gobernuko kideek bileran eztabaidatzeko gairik ez dagoela argudiatzen dutelako”. Angulok azaldu duenez, oposizioko kideak ez daude liberatuta, eta horrenbestez, egunak erreserbatuta dituzte. Udal Gobernuko kideak, berriz, liberatuta daude, eta “maiz” ohiko bilerak bertan behera uzten dituztela, eta ondoren, ezohiko bilerak deitzen dituztela esan du. Liberatuta ez daudenak, baina, ezin dira joan bilkura horietara. Hala, Gobernu Taldeak batzordea “bere interesen arabera” erabiltzen duela salatu du. Eztabaidatzeko gairik ez dagoela, berriz, gezurtzat jo dute zinegotziek, eta hala, herritarrei eragiten dien hainbat gai gogorarazi dituzte. Ogasun batzorderi dagokionez, ez dela bildu salatu dute, eta zentzu horretan, 2011ko aurrekontuak (epe guztiak gaindituta dituen aurrekoaren jarraipena) eta saneamendu plana bezalako gai garrantzitsuak egin gabe dituela gogorarazi dute. Hirigintza eta ingurumen batzordeei dagokionez, berriz, azken hilabetean ez dela bilerarik egin jakinarazi dute, eta gaiak bazirela esan dute: Hirigintza Aholku Kontseiluko kideekin bilkura (duela bi urte eskatutakoa); auzoetan dauden arazoak (Olibeteko auzo elkartearen kexak); topoaren Herrera, Pasaia eta Galtzarabordako zatiaren gaineko informazioa zabaltzea; eta Ingurumen Aholku Kontseilua eratzea (Arartekoak hori [...]
Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Urdaburura mendi martxa egin zuen Urte Berri Egunean. Mendi martxaren gaineko bideo bat ere prestatu du.
Aintzane Ezenarro Aralarko legebiltzarkideak hitzaldia eskainiko du datorren asteartean, egoera politikoari buruzko zikloaren baitan. Bi egun beranduago, Mikel Arana Ezker Batuko koordinatzaile nagusia izango da hizlaria, eta urtarrilaren 25ean, berriz, Iñaki Galdos Hamaikabateko presidentearen txanda izango da. Hitzaldi zikloa amaitzeko, Oskar Matute Alternatibako kidea mintzatuko da. Saio guztiak 19:30etik 21:00ak bitartean izango dira, Kaputxinoen elizako beheko solairuko ekitaldi aretoan. Egoera politikoaren azterketa eta indar bilketa zikloa pasa den urte bukaeran hasi ziren egiten. Lehen saio horretan Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko presidentea, Pello Urizar EAko presidentea eta Eugenio Etxebeste Antxon ETAko buruzagi izandakoak izan zuten hitz egiteko aukera. Horien artean Antxonek emandako hitzaldia nabarmendu dute antolatzaileek “oihartzun handia lortu baitzuen Euskal Herriko zein Espainiako komunikabiderik garrantzitsuenetan”. Datozen asteetan izango diren emanaldiekin hitzaldi zikloa amaitutzat emango dute antolatzaileek. Ondoren, “beste jardun eredu batzuetan” sartuko direla iragarri dute. “Horiek joera politiko eta sindikal askotariko herritar taldea osatzen dute, eta hamabostero ostiral arratsaldetan biltzen direla egoera politikoaz gogoeta egin eta ekimen publiko ezberdinak martxan jartzeko”, jakinarazi dute. Gaineratu dute “zazpi lurralde osatutako Euskal Herria eta beronen erabakitzeko eskubidea aitortzen duen jendea” direla, eta ezaugarri horiek konpartitzen dituztela guztien arteko “elkarlan politikoa eta soziala” bilatzen dituztelako. Zentzu horretan, herritarrak hitzaldi horietara joatera animatu [...]
El Niño loteriak 784.000 euro utzi du herrian. Hain zuzen, 21.693 zenbakiak ekarri du txanpon pila ederra Errenteria-Oreretara. Foru plazan dagoen 2. administrazioak banatu du dezimo hori. Administrazioak zituen 58 serietatik 56 saldu ditu. Horrez gai...