Leka Enea mahai tenis taldeko neskek 0-4 galdu zuten Cajasur-Priegoren kontra iragan asteburuan Hirubiden jokatutako partida. Bederatzigarren dira Irungo neskak, sei punturekin: Europan jokatu nahi badute seigarren postura iritsi beharko dute. Hala ere, jaitsiera postuetan dauden taldeak ez dituzte oso urrun, bi puntu baitituzte talde horiek. Hurrengo partida larunbatean jokatuko dute, Suris-Calella taldearen kontra, Bartzelonan (Herrialde Katalanak).