Garaipen garrantzitsua Hondarribia-Irunena

Garaipen garrantzitsua eskuratu zuen herenegun Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak Gironaren etxean. Ligako hamabigarren jardunaldian 54-75, erraz, gainditu zituzten gironarrak Pepelu Mugikaren neskek. Hamargarren dira orain Hondarribia-Irun taldeko neskak, hamasei punturekin. Hurrengo partida  larunbatean jokatuko dute, Hondartzan, 20:00etatik aurrera. Hala, azken partidetako maila mantentzen saiatuko dira, beste garaipen batekin sailkapenean gora egiteko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.