Astarloza Taldeak bazkaria antolatu gaur Pasaia-Lezo Lizeoko egoitza nagusiko jangelan. Urtero bezala, Mikel Astarloza txirrindularia bertan izan da, eta Euskaltel-Euskadiko kirolariarekin batera hamarnaka herritar bildu da mahaiaren inguruan. Astarlozak eskerrak eman dizkie bazkarira joan direnei. Era berean, beste txirrindulari profesional batzuk ere izan dira otorduan. Horien aurkezpena egin du sanpedrotarrak. <object width=”480″ height=”385″><param name=”movie” value=”http://www.youtube.com/v/xIRld4KL7Sk?fs=1&hl=en_US”></param><param name=”allowFullScreen” value=”true”></param><param name=”allowscriptaccess” value=”always”></param><embed src=”http://www.youtube.com/v/xIRld4KL7Sk?fs=1&hl=en_US” type=”application/x-shockwave-flash” allowscriptaccess=”always” allowfullscreen=”true” width=”480″ height=”385″></embed></object>
Urtearen azken egunean urteroko San Silvestre lasterketa egingo dute Errenteria-Oreretako kaleetan eta antolakuntzatik jakinarazi dute bertan parte hartzeko izena emateko aukera zabalik dagela.
Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak V. San Esteban Igeriketa Saria antolatu du gaurko. 16:00etan hasiko dira probak, Elorsoro kiroldegian. Hala, kiroldegitik jakinarazi dute 14:30etik aurrea kiroldegiko igerilekua itxita egongo dela ohiko erabiltzaileentzat, igeriketa probarako itxiko baitute.
Gaur hasi da San Pedroko Ondartxo aldeak nolakoa izan behar duen hausnartzeko parte-hartze prozesua. Pasaiako Udalak bultzatu du gogoeta fasea, eta gaur, San Pedroko ikastolan bildu direnak, zonaldearen gaineko informazioa jasotzeaz gain, taldetan banatu dira sakonago gaiaz hitz egiteko. Datorren larunbatean egingo dute parte-hartze prozesuaren baitako bigarren bilkura.
Astearte goizaldean ezezagunek San Pedroko Muguruza Ardoak tabernan lapurtu zuten. Bertan zuten dirua hartu zuten lapurrek: diru hori loteriena, rifena eta kinielena zen. Bertan zuten Gabonetako otarra ere eraman zuten lapurrek. Tabernako arduradunek j...
Barricada musika talde iruindarrak kontzertua emango du gaur 21:00etatik aurrera Donibaneko kiroldegian. Blaka talde donostiarra izango dute telonero gisa. Gaur arte zegoen aldez aurretik sarrerak erosteko aukera (20 euroan), beraz, Donibaneko kiroldegian erosi beharko dituzte sarrerak kontzertura joan nahi dutenek, 22 euroan. Bixi-Bix i elkarteko antolatzaileek jakinarazi dute kiroldegian bertan afaltzeko aukera izango dela, otartekoak-eta salduko dituztelako. Horrez gain, gau osoan zehar Donostiatik edo Errenteriatik kiroldegiraino joateko autobusak prestatu dituztela jakinarazi dute (bueltatzeko ere izango dira autobusak). Hiru bat orduko emanaldia izango da gaur gauekoa: lehenik, bere azken diskoa aurkeztuko du Barricadak, eta ondoren, kanta klasikoak joko dituzte.