Hiru gizon atxilotu dituzte, ustez beste gizon bat atxiki eta Errenteria-Oreretatik Bilbora eraman dutelakoan nahiz eta azken horrek ez zuen nahi. Herrizaingo Sailaren arabera, atxilotuek azaldu dute atxiki dutela euren lapurtutako 1.000 euroak ez zizk...
Dantza emanaldi paregabea ikusteko aukera izango dute larunbat arratsaldean herritarrek: La danza del cisne, el ballet en miniatura. Emanaldi ikusgarria eta berezia izango da Errenteria Hiria Kulturguneko oholtzaren gainean ikusi ahal izango dena. Bertan, Iker Gomez koreografoa balleteko hegaztirik preziatuaren gorputzean, zisnearenean, sartuko da dantza garaikidearen bidez. 19:00etan hasiko da. Ikuskizunean Gomez koreografoarekin batera, Nerea Alberdik parte hartuko du, eta biolin doinuak eramango ditu taula gainera. Hala, interpretazioa; arkitektura; bideoa; dantza garaikidea; antzerki fisikoa; musika; testua eta umorea bilduko ditu obrak. Ikuskizuna Kukai dantza konpainiak ekarri du, Errenteriako Udalarekin elkarlanean aritzeko sinatu zuen hitzarmenaren harira. Hala, dantza sentsibilizazioaren egitarauaren baitan dago ekitaldia. Ikuskizunera joateko sarrera edukitzea beharrezkoa izango da. Hala, gaur eta bihar 18:00etatik 20:00etara Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan salduko dituzte. Gazte txartela dutenek edo erretiratuek 11 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 13 euro. Zisneen dantza ezagutuz Dantza emanaldia zazpi momentutan banatzen da: zisnearen mugimendua; zisnearen espazioa, testua eta mugimendua; biolin jotzailearen koreografia; bideo koreografia eta koreografia eszenikoa. Zazpi momentu horien artean ikusi ahal izango dira esaterako, paperezko zisneak, bideo emanaldia koreografiarekin, musika, musikariaren koreografia eta beste zenbait mugimendu. Hain zuzen, musikak toki garrantzitsua izango du emanaldian, eta Txaikovskiri omenaldia egingo diote bere obrarik garrantzitsuenetakoa den Zisneen lakua interpretatuz. [...]
Oreretako Euskal Herrian Euskarazeko kideak zorioneko daude aurten, 30 urte bete dituztelako. Dagokion bezala ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetarako. Igande honetan izango da lehenengo ekitaldia. Izan ere, bertso saio berezia e...
Olibeteko auzotarrek urteak daramatzate inork desiratzen ez duen bizilagun batekin bizitzen: zaratarekin. Alde batetik eta bestetik daukate zarata eta horrek arazo ugari sortzen dizkie, batik bat lo egiteko garaian. Aspaldian ixilik egon dira auzotarrak, baina azken aldian, zarata egon arren, entzuten ari zaie, bertako Zuhaitza auzo elkartea biziberritu egin baita. Apiriletik herritar talde bat bi astean behin elkartzen ari da eurek detektatzen dituzten arazoak eztabaidatu eta dagokion tokian salatzen. Horrez gain, orain bi helburu nagusi dituzte. Batetik, aldizkari bat egin nahi dute auzoan gertatzen diren gauzen berri emateko, eta bestetik, berriz, kanpaina bat aurrera eramatea, auzotarrak eta herritarrak sentsibilizatzeko, “atseden hartzea eskubide bat delako”, adierazi du Luis Saiz elkarteko ordezkarietako batek. Bizi duten egoerak ere bizitza kalitatean eragina daukala ere gaineratu du. Urteak daramatzate horrela eta dagoeneko kokoteraino daude zarata jasatearekin. Zarata iturri ugari dituzte auzoan. Batzuk aspaldikoak dira, esate baterako, Papresa. Saizen esanetan, lantegia martxan jarri zutenetik ari da zarata ateratzen, baina urte guzti hauetan ez dute ezer egin soinua murrizteko. Gainera, duela urte asko ez direla makina berri bat jarri zutelako Papresak oraindik eta zarata gehiago ateratzen duela jakinarazi du. Papresaren jarrera handiustetzat jo du. Beste iturri ohiko bat trenarena da. Auzotik bertatik pasatzen da trenbidea eta egunez [...]
Gogor astindu du Euskal Herriko kultura Xabier Lete hil izanak. Alor horretako eragileek sortzaile oiartzuarra joan delako samina agertu dute, eta egunotan etengabe egiten ari dira Leteren aldeko ekimenak. Horien baitan ezinbestekoa zen Durangoko Euska...
Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 62. urteurrena dela eta, Oarsoaldeko Bakearen Aldeko Taldeak elkarretaratzea egingo du, etzi, 19:30ean, Xabier Olaskoaga plazaren atarian.
Abagune politikoaren azterketa eta indar bilketa zikloaren baitako azken hitzaldia bihar izango da. Bi hitzaldi eman ondoren, hirugarrena eta azkena izango da biharkoa. Bertan, Eugenio Etxebestek parte hartuko du. Etxebeste ETAko buruzagi izatearen eta...