Hobien mapa deitu daitekeena sortu du Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak. Sail horrek izenburu oso luzeko webgune batean bildu du 36ko Gerran Euskal Autonomia Erkidegoan eta Kantabrian sortu zituzten hobiei buruzko informazioa: http://www.jusap.ejgv.euskadi.net/r47-contmh2/eu/contenidos/informacion/fosas_franquismo/eu_fosas2/mapa_fosas_franquismo.html. Maparen bidez, gainean klik eginda, edo herrien izena bilatuta, hobien informazioa jasotzen du erabiltzaileak: kokapena, ezaugarriak, argazkiak… Hala, Oiartzunen kasuan, Pikoketa baserria eta Iragorri hilerria (Katin Txiki) ageri dira.
Txost Oiartzungo Pilota Taldeko kideek, Gipuzkoako Paleta Larruz Txapelketako bi partida jokatuko dituzte gaur, Madalensoro pilotalekuan, 20:30ean. Lehena, Helduen Bigarren Mailako partida izango da: Txost-Oiangu 1. Bigarrena, berriz, Helduen Lehenengo...
Udaletxeko areto nagusian, 19:00etan, Juan Mari Lekuona zenari omenaldia egingo diote gaur, Enblemak liburua aurkeztuz. Bertan izango da Clara Janes jatorrizko liburuaren egilea. Poesia emanaldia ere egingo dute, Xabi San Sebastian musikariaren laguntz...
Ezker abertzaleak, Ezker Batuak eta ingurugiroko informazio komisioak salatu dute Gabierrota eta Fanderia inguruan arratoiak daudela, eta hori dela eta Udalari eskatu diote arratoi garbiketaz arduratzen den enpresari txosten bat egiteko animali horien ...
Hilario Garrudo psikologoak jolasari buruzko hitzaldia emango du gaur, 17:00etan, Manuel Lekuona Bibliotekan. Ttirukik antolatutako ekimena da, jolasari buruzko erakusketaren harira. Aste guztian egon da jarrita erakusketa Abaraxka ludotekan.
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, San Markoko gotorlekuan eskailera bat jartzeko obrak esleitu dituzte. Hain zuzen, 63.700 euroren truke jarriko du Montajes y reparaciones Pasai SL enpresak. Hainbat lan egin dituzte San Marko gotorleku inguruan, e...
Bihar goizean jokatuko dute Nazional Mailako Ligako neskek asteburuko jardunaldia. 11:30etik aurrea, San Ignacio taldearen kontra ariko dira Karla Lekuonan. Partida gogorra izan daiteke. San Ignacio hirugarrena da sailkapenean, 20 punturekin. OKE Oiart...
Jose Angel Rodriguezek jakinarazi duenez, Udal Kirol Patronatuak onartu ditu dagoeneko diru laguntzak elkarte eta kirolarientzat. Guztira, 43.000 euroko laguntzak banatuko dituzte, 2010. urteko ekitaldiaren baitakoak. Patronatuak aitortu du diru lagunt...
Astelehena, abenduaren 6a, jai eguna da Espainiako Estatuan, Espainiako Konstituzioaren Eguna da. Ikasle Abertzaleek, ordea, jai arrotzat dute egun hori. Horregatik herri eskolak egingo dituzte. 09:30ean bilduko dira Haurtzaro Ikastolako jantokian. Hau...
Itsastarrak Mendi Taldeak ohiko batzarra egingo du hilaren 14an (asteartea). Bilera Trintxer Jauregian izango da, 20:00etatik aurrera. Sei punturen gainean hitz egingo dute: jardueren memoria; kontuen egoera; zuzendaritza batzordearen berrespena; 2011k...
Oceanak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak (EBEO) Pasaiako kanpo portuaren eraikuntza legez kontrakoa dela diote. Dokumentu bana aurkeztu dituzte Pasaiako Portuko Azpiegituren Plan Gidariaren Ingurumen Iraunkortasun Txostenaren aurkako argudioek...
Erraldoia. Ez du beste deskribapen hitzik Pasaiako portura iritsi den altzairuzko piezak. 7,40 metroko altuera du, eta 6,20 metroko zabalera. Pisuz ere ikaragarria da: ehun tona. Suediatik itsasoz ekarri dute, merkantzia-ontzi batean. Amezketako paper enpresa du helmuga. Azaroaren bukaeran iritsi behar bazuen ere, itsaso txarra tarteko, herenegun iritsi zen Pasaiako portura. Hurrengo eguneko goizean deskargatu zuten. Deskargak sekulako ikusmira izan zuen. Eta ez da gutxiagorako. Bi garabi handiren laguntzaz, pieza erraldoia barkutik pixkanaka-pixkanaka atera zuten. Behin pieza ontziaren goiko aldean zegoela, airean, piezari buelta eman zioten eta konboiaren gainean jarri. Erraza dirudien arren, mugimendu guztiak ongi kalkulatu behar zituzten. Hiruzpalau mugimendu egiteko ia bi ordu behar izan zituzten. Galarretan atsedena Herenegun deskargatu eta gaur gauean Amezketarako bidea hartuko dute. Konboi baten bidez eramango dute. Konboia ere ez da nolanahikoa: 50 metroko luzera du. Eta zatirik korapilatsuena orain dator, lekualdatzea bera. Hasteko, Pasaiatik Amezketara dauden 50 kilometroak egiteko lau egun beharko dituzte, eta tartean hamaika oztopo gainditu beharra. Gipuzkoako Trafiko Ordezkaritzaren arabera, zatirik korapilatsuena Pasaia eta Andoain artekoa izango da. Portutik abiatu eta Mirakruzeko Gainera joango da eta Donostiara Ategorrieta etorbidetik sartu. Frantzia pasealekutik pasatu ondoren, Mundaizeko zubira joango da. Zubitik Sancho el Sabio etorbiderantz jo ondoren, Pio XIIra iristeko. Gipuzkoako [...]
Ezker Batuak 44 alegazio aurkeztu dizkio kanpo kaia proiektuaren Ingurumen Iraunkortasunaren Txostenari. EBren iritziz, txostenak “ez du zorroztasun tekniko galdagarririk eta bere helburua Pasaiako kanpo kaia justifikatzea besterik ez da”. ...
Gipuzkoako Senior Mailako Saskilagunak taldeak Astigarragaren kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia. 16:00etan jokatuko dute partida bihar datorren asteko larunbatean, Astigarragako kiroldegian. Hango taldea zortzigarrena da sailkapenean, hamabost ...
Areto futboleko Gipuzkoako Bigarren Mailako Oiartzungo taldeak, Zarauzko River Pest AF taldearen kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia. Bihar izango da partida, 17:00etan, Zarauzko Aritzbatalde Udal Kiroldegian. Oiartzuarrak, seigarren postuan daud...
Ohorezko Erregional Mailan, OKE Oiartzun Kirol Elkarteko mutilek Hondarribia taldearen kontra jokatuko dute asteburuko jardunaldia. Bihar da partida, 15:30ean, Karla Lekuona Ugaldetxoko zelaian. Sailkapenari dagokionez, egun hamaikagarren postuan dago ...
Oiartzunen egindako lanak (Arditurri kasu), azkenaldian eredu bihurtzen ari dira Espainiako Estatuan eta Europan. Carlos Aseginolaza Udaleko Ingurumen teknikaria Asturiasen izan zen duela gutxi Arditurriko berreskuratze lanak nola egin dituzten kontatzen eta hango teknikariak laguntzen. Orain, herriko Doneztebe parrokiako erretaulen txanda izan da. Europan eman dute horren berri. Machinae Spirituales jardunaldietan, Bruselasen, aurkeztu dituzte herriko erretaulen ezaugarriak Albayalde enpresako Maite Barriok eta Ion Berasainek: formen garapena, eraikitze teknikak eta polikromiak. Horien berri jaso zuten Europa guztiko historia adituek eta baita zahaberritzaileek ere. Zehazki esateko, parrokiako monumentu taldearen berri eman dute. Izan ere, Doneztebe parrokiak 11 erretaula ditu eta pulpitu bat, 1639-1775 urteetan eraikitakoak. Erretaulak berreskuratzeko kanpaina luzea egin zuten herrian Albayaldekoek: 1997an hasi eta 2009an bukatu zituzten berreskuratze lanak. Adituek diotenez, entziklopedia antzeko bat osatzen du Doneztebe parrokiako monumentu talde horrek, eta bertan barroko garaiaren eta estiloaren garapena ikus daiteke.
Intxixu AEK-k, eskualdeko gainontzeko euskaltegiekin elkarlanean, autobusa antolatu du astelehenean, hilaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azokara joateko (Bizkaiara). Doneztebe plazatik 09:30ean aterako da; 09:40ean pasatuko da Errenteria-Oreretako Zum...