2010/11/20

Kartelak puskatu dituztela salatu dute

Herritar batzuk salatu dute gaur goizean herriko bi tokitan zeuden kartelak hautsita azaldu direla. Batak, Kixkur herriko presoaren askatasuna aldarrikatzen zuen, eta besteak, berriz, azaroaren 27an egingo den Gazte Afarirako deialdia egiten zuen.

admin

Musikaz bete da Auditoriuma

Gaur Santa Zezilia kontzertua egin dute Gezala Auditoriumean. Emanaldia 12:30ean hasi da eta hamarnaka lagun bildu dira Auditoriumean musika eskolako musika bandako eta txistulari bandako kideek eskaini duten emanaldia ikusten.

admin

Bidezko azoka, Xabier Olaskoagan

Hilabetero moduan bidezko merkataritzak bere txokoa du Xabier Olaskoaga plazan, azoka txikiaren ondoan. Eguerdia bitartean bidezko merkataritzaren baitako produktuak erosteko aukera dago bertan. Hala, txokolatea, kafea, galletak… eta beste hainba...

admin

EBk amiantoaren mapa egiteko eskatu du

Ezker Batuak (EB) amiantoaren mapa egiteko eskatu du, eta hori, hain zuzen, hurrengo udalbatzarrean (azaroaren 26an) eztabaidatzea nahi du. Horretarako, mozioa aurkeztu du. Mozio horretan, Errenteriako Udalari lau konpromiso hartzeko proposamena egiten...

admin

Indarkeria matxistaren biktimen arreta hobetzeko hitzarmena sinatu dute

Errenteriako Udalak, Osakidetzak eta Errenteriako Ertzain Etxeak hitzarmena sinatu dute indarkeria matxistaren biktima direnen arreta hobetzeko. Akordio horren bidez, sinatzaileak “elkarlanean eta koordinatuta jarduteko konpromisoa” hartu d...

admin

Andra Mariren Santa Zezilia zikloa, gaurtik aurrera

Gaur hasiko dira kontzertuak Andra Mariren XXVIII. Zikloaren baitan. Aurtengo egitarauan toki berezia hartuko du organoak. Hain zuzen, 20:00etan, Jasokundeko Ama Birjinaren parrokian bertako organoa inauguratuko dute. Kontzertu berezia izango da, eta O...

admin

Mendien astea egingo dute gaurtik aurrera

Gaurtik hasita eta igandera bitartean mendizaleen intereseko ekimena izango da herrian: Mendi Astea. Urdaburuk antolatzen du, eta hainbat ekitaldi antolatu ditu aste osorako. Horien artean larunbateko Biziklon VII. Eneko Arzelus Memoriala aipatu daiteke. Bizikletan Mateo-Sorondo arteko bidea egin beharko dute parte-hartzaileek, eta bestetik, Sorondo inguruan krosa izango da. Bi tarteek zazpi kilometroko ibilbidea izango dute. Ekitaldi guztiak jarraian: Azaroak 22, astelehena Jubilatuen ibilaldiari buruzko argazki emanaldia, eta ondoren, dominen banaketa. 19:00etan, Urdabururen egoitzan (Juan Olazabal, 23). Azaroak 23, asteartea Kaxmirretik eta Ladakhera, Himalaia ezezaguna, Asier Aranzabalekin eta Mila Gallastegirekin. 20:00etan, Urdabururen egoitzan. Azaroak 24, asteazkena Eskolartekoen mendi irteerei buruzko argazki emanaldia. Ondoren, dominen banaketa. 19:00etan, Urdabururen egoitzan. Azaroak 25, osteguna Suitza. Haranak eta mendiak. Aurkezlea: M.A Otsoa de Alda eta I. Diaz de Garaio. 20:00etan, Urdabururen egoitzan. Azaroak 26, ostirala Andorrako Pirinioetatik. Urdaburu elkarteak 2010eko abuztuan Andorrara egindako irteerari buruz Joxan Ugartemendia bazkidearen proiekzioa. 20:00etan, Urdabururen egoitzan. Azaroak 27, larunbata Biziklon VII. Eneko Arzelus Oroitaldia. Lehenengo, bizikletaz Mateo-Sorondo (7 kilometro). Bigarren, Sorondo inguruan krosa (7 kilometro). Ondoren, partaideen artean garaikur banaketa egingo dute Urdabururen egoitzan. 15:00etan hasiko da oroitaldia. Azaroak 28, Urdaburu Eguna - Eskolartekoen ibilaldia (Ugaldetxo, Urdaburu, Listorreta). - Helduen ibilaldia (Iturriotz, Urdaburu, Egiluze). Ondoren, Egiluze sagardotegian bazkaria egingo [...]

admin

Galiziako jokoa Donibanen

Fato Cultural Daniel Castelao elkarteak antolatuta hainbat ekintza egiten ari dira aste honetan Magosto edo Gaztainerre ekimenaren baitan. Horietako bat II. Pasaiako Badia Tririkila Txapelketa da, eta Donibaneko Santiago plazan aritu dira hainbat herri...

admin

Beramendik salaketa jarriko du irregulartasunak egitea leporatu diotenen kontra

Martin Beramendi OiartzunBaiko zinegotziak eta Oiartzungo alkate ohiak jakinarazi duenez, alkate izan zenean irregulartasunak egin zituela egotzi diotenen kontrako salaketa jarriko du. Zehaztu duenez, salaketa hasiera batean, “Aitor Etxeberriaren...

admin
Gehiago