Oarso Bidasoko 1.273 korrikalarik bukatu dute Behobia-Donostia

Behobia-Donostia, Lezon

Behobia-Donostia, Lezon

Atzo, Behobia-Donostia lasterketan, Oarsoaldeako eta Bidasoko 1.273 korrikalari iritsi ziren helmugara. Denera, 17.373 atletak bukatu zuten proba, hau da, helmugara iritsi zirenen artean %7,32 izan ziren Jaizkibelen bi aldetako eskualdetakoak. Herrika, helmugara iritsi ziren irundarrak 449 izan ziren; errenteriarrak, 346; hondarribiarrak 138; pasaitarrak 120; oiartzuarrak 88; lezoarrak nahiz hendaiarrak 64, eta Biriatukoak lau izan ziren. Oarsoaldeko eta Bidasoko errepideak, euria gogor egin arren, ikuslez bete ziren. Korrikalari guzti-guztiei eman zizkieten animoak. Zein postutan gelditu zaren jakiteko bilatzailera joateko sakatu hemen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.