Eusko Jaurlaritzak Memoriaren Eguna izendatu du biharko eguna, eta Errenteriako PSE-EEk, EAJk, Ezker Batuak (EB), Alkarbidek eta PPk bat egin dute (ezker abertzaleak ez du bat egin). Hala, hainbat ekintza egingo dituzte egunean zehar: eguerdiko hamabie...
Eusko Jaurlaritzak Memoriaren Eguna izendatu du biharko eguna, eta Errenteriako PSE-EEk, EAJk, Ezker Batuak (EB), Alkarbidek eta PPk bat egin dute (ezker abertzaleak ez du bat egin). Hala, hainbat ekintza egingo dituzte egunean zehar: eguerdiko hamabietan lore eskaintza egingo dute Fanderiako parkean dagoen monolitoan. Arratsaldeko zazpietan, berriz, adierazpen instituzionala irakurriko dute Errenteriako udaletxeko areto nagusian.